Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Santa Engrazia

Aizarnako mendi tontorrean kokatuta dagoen ermita Santa Engrazia izenarekin ezagutzen dugu. Eraikuntza honen sorreraren berririk ez daukagu. Bere lehen aipamena XV. mendean daukagu, baina aurretik ere auskalo beste zenbat denbora egin duen bailarako biztanleen zaindari.

Ermita honek altxor berezi bat du barruan: Yeregitarrek egindako erloju dotorea. 1914. urte inguruan kokatu zuten ermitan eta geroztik etenik gabe jardun zaigu lanean, kanpai erraldoi baten bitartez bailarari orduak adierazten

Ermita honek urteetan zehar berrikuntza asko izan ditu eta erlojuak ere zer esanik ez. Azkena, 2017. urtean egindakoa. Apainketa baten ondoren, erlojua kristalezko kaiola batean dago kokatuta bisitariak hobeto ezagutu dezan bere barruko tresneria.

Ermita honen egiazko historia luzea da eta bere gainean elezahar ugari idatzi dira eta ahoz-aho ere kontu asko iritsi zaizkigunez, berauen berri egokiago azaltzeko sortzen dut atal berezi hau. Bertan jarriko ditut gaur egun ezagutzen ditugun kontuak, eta osatzen joango naiz besterik jakin ahala.

Behean jasota ditudan idatziak irakurri eta ermita honen historiaz zerbait gehiago jakiteko aukera izango duzu.

Joan artikuluen zerrenda osora>