SANTA ENGRAZIKO ERMITAREN MITOAK
Aizarnan daukagun Santa Engraziko ermita honek zer esan haundiak eman ditu, eta idatzi ere ugari egin da beraren gain.
Hemen jarraian azaltzen dudan idatzia Aizarnako seme batek idatzitakoa da, bere izen edo abizenik ez du ematen eta Ertxina
ezizenarekin sinatzen du bere lana.
Errepublika garaian idatzitakoa eta Gipuzkoeraz, euskara zerbait esnatzen hasi zen garaikoa. Argia aldizkarian argitaratu zen 1932ko abuztuaren 14ean.
Urte asko pasa dira geroztik, baina honelako idatziak ez du galtzen bere xarman, irakurtzea gustoko duenentzako.
Jon Egiguren
----------------------------------------------------------------------
-Aita...ta ¿zergatik an arkaitz tontoŕean jaso zuten Eliza ura?.Bein baiño geyagotan galdetu genion aitari Santiago’tan edo, Orduan bait dira >Santa Engraziko<-ko jayak. Izan ere aŕitzekoa da.
Hamaika bidez igoa naiz tontor artara Aizarna’tik aurtzaroan, baita baseliz artan Santiago ta Santa Engrazi’ri otoitzak zuzendu ere... Uŕutitik dakusanari,arkaitzari gain mutuŕa moztu ta an mendi goizaleak aterpetzako irazi duten txabolatxoa deritzayo elizatxoak. Tontoŕerako bide bakaŕa du; izardia ugari ixuritzeko egokienetakoa.
Goi-goyan beŕiz eliz-auŕe, ta inguru-bira guztian zelai orlegi txikia, albo batean orma zar batzuen oiñaŕiak tzadon-zayaren etxearenak alegia, ta lau aldetan izugaŕizko aŕu ta arkaitz - aldapa bildurgaŕiak.
Bere oñetan, nere jayoteŕi Aizarna,txukun,apal gentzasu.
Antxe dago, noiztik edo nortzuk: jasota ez dakigu Santa Engrazi’ko eliza tente ta sendo oraindik bere azpiko arkaitzak bezela,hamaika tximixt bere oñetan lertu badira ere; auŕez-auŕe daukan Kantauri-itxaso aseŕetuaren eraso-aldi galantak eraman bear izan baditu ere.
Kanpan-toŕeko joale aundia ere ez da oraindik moteldu; ez da ala ere atzo-goizekoa; orduko toki aldatze biderik behintzat nere aitaiatak ezagutu zunik ez det uste.
Apategi’ko aariak,lepotik zintzilika kaletik tontoŕeraiño eraman etzuan ba?.Ala dio beintzat abitzak, ( la tradición). Hamabost gaŕen-eunkadan, diotenez, Aizarna’ko ingizartegia kixkali zan eta orduan auts biurtu zitzaizkigun noski Santa-Engraziko elizaren sorkun argikaiak beste ainbeste ta ainbeste aizarnar jatoŕen eginkizunen beŕi zekiten paperak bezela.
Edestiaren ezan, etzaigu ontan ere lo egon abitza.Aizarnar gutxi izango dira ez dakitenak. Ara zer dion:
Inguru oietakoak eliza bear zutela. ta zeriyatzen lekurik onenean ekin diyote lanari bera irasteko.Uŕengo goizean ere an datoz asitakoari, jaŕaitzera baño...egundaño alakorik...Auŕeko egunean egindakoaren aztarnik ere ez. Nun egongo ta, andik uŕuti xamar,arkaitz tontor- tontoŕean, bai ieltseruan horma-ariak, baita arotzen eguŕak ere.Jo beŕiz lanari ta uŕengo giezean berdín: atzokoa.
< Zer madarikatu ote diyagu emen... Baten-bati bizkar ezuŕa berotu bear ziogu ba...Ta gauean zelatan jartzen dira. Ostolaza ta Zabale basetxeko nagusiak.Agai galanta eskuetan, pago baten atzetik bakoitza, lapuŕak noiz etoŕiko zai-zai an zeuden gizarajoak.
Ta ara gau-erdi-aldera non asten diran leyatsu lapuŕak aldaketa lanean. Gizonezkoak ez izan ordia noski lapur- usteko oyek.Ayeta’ko batek aseŕe antzean desaye:
Urengo goizean tontoŕera jo bear izan zuten langilleak egindakoaren billa ta zeruaren abotsari jaŕaituaz, antxe jaso zuten alderdi oyen zaindaritzat Santa Engraziko Eleiza. Aingeruaren esana ere bi basetxe oyetan beti bete omen da.Gure aitonak ala diyote....
ERTXIÑA