Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

ERREPUBLIKA GARAIKO JAIA SANTA ENGRAZIN

ERREPUBLIKA GARAIKO JAIA SANTA ENGRAZIN

Gaur egun ere Santiagoren omenez ospatzen dira ermita honetan jaiak.

Bailaran honetan jaio zen Basarri eta badirudi gustura igotzen zela ermita honetara Santio egunez, eta egun zoragarria igaro ere bai, dirudienez.

Errepublika garaian ospatu zen, berak deskribatzen digun jai eguna, eta nahiko egoki deskribatu ere. Bailarako ohiturak, ermitaren gorabeherak, elizkizunaren garrantzia, eta Plaxiori egiten dion deskribapena.

Ermita honekiko Aizarnarrak izan duten begirunea ere agerian jartzen digu, Tomax eliz-zainari egindako elkarrizketak.

Aipatzen ez duena erromeriak zuen garrantzia da, baina ez aipatu arren gazteentzako berak izango zuen handiena beharbada.

Ermita honetan bailarako biztanleek ospatzen zituzten jaien berri ematen digu Basarrik, 1935. urtean. Nik urte batzuk geroago ezagutu dut jai egun hau, eta esan behar egun horri buruzko nahiko oroitzapen polita dudala.

Jarraian azaltzen dudan kronika hau 1935. urtean Argia aldizkarian argitaratutakoa da.

Jon Egiguren --------------------------------------------------------------------

SANTA ENGRAZIKO TONTORREAN EGUN BAT

Gaur, irakurle beste astetako aroa utzi, ta zu aditzera izango dezun Santa Engrazi gañean bildutako sortatxo batzukin natorkizu.Sortatxo goxo atsegiñak ote diran iruditura ekin diot lanari, baña neuretzat goxo ta atsegiñak izan arren, nere lotutasuna ta doairik eza bide bear dan bizitasunik emango ezpanie, ez lirake nere irakurleen gogozko izango, ta neretzat orixe mingarriena.

Irakurleen gogoak asetzeari begiratzen baidiot geien bat. Idazten asten naizen guzian, irakurleak datozkit aurreko aldera.Oien piantza beti nere baitan.

Ea ba oraingoan asmatzen dedan . Zuen gogozko lantxoan izatea nai nuke.

Aurten bostgarren urtea dut goi zoragarri ori ikertzen. Bostgarren urtea euskal kutsu utsez estalitako goi arkaitz, baseliz, pagadi eder, basetxe txukun ta belardi orlegiak zanpatzen.Gaiñ eder ori, gure errian leen izakera gogorazten digun tontor ori, lenengo izanaldian bururatu zitzaidan izki edo letratxo batzuk idatzi nai izanaezkero gai egokienetakoa nuela.

Gure aurrekoen sinismena neurrigabekoa zela ikusten dut, ta elizatxo ura nun eta nola osatua dagoen dakianak, nik bezela berdín ikusten du.

Aurrekoen sinismena bero ta gartsua zala jakiteko, beste milla alderditan ere señale pranko arkituko genduke baña gaur gaiñ onetzaz mintazatuko gera. Berak emango digu zer esanik asko.

Asi gaitean ba poliki poliki¡

Ta goiz irteera baño lenago, aurreguneko trumoi ta tximixtak aitatu bear ditugu. Aste guzian Santa Engrazi gora ta Santa Engrazi beera ibillita, ona emen komeri polita. Auxe bear giñun orain. Bezpera eguna iritxita.....alderdi hederá zeukagu.Laister erasoko zeok bota ta bota... ta noiz gelditu ez dik jakingo. Ta ba-dakik...ebiarekin etzeok joaterik ta pentsatzerik ere.

Onelaxe irakurle, aurreguneko trumoi ta tximixtak izketa auetarako bidea eman ziguten. Gu kezkati giñan gogotik, bañan gure aldran bada denborale kontuan ondo ulertzen duan bat.Lengo ortan bapo asmatu zigun beintzat.Igande goiza izan diteken ederrena argituko zuela zion. Ta arrazoi zuen ikusi dezutenez. Eguna ezin da obea izan.Goizari elduta oñez joateko asmoa genitun baiña batzuk lotiak diralako besteak ordaintzea ez da bidezko.

Guk komeri ori gendukala ikusi gendunean errezenera jo genduan.Bultzia edo trenera.

Geltokiratu geranean lagun bapoak aurkitu dituguAtxukarro’tar Joseba or aurkeztu zan idia baño gogorrago, ta bai aiñ, mendizale purrukatu ta euskal zale zintzo degun Olabeaga’tar Patxi ezaguna ere.Bere seme bizkorra dan < Txaranbel > ere batera zaramakian.Alako taldea osatzearekiñ zer poza “Basarri”k.

Zestuaraiño joatea etzitzaigun asko kosta, baño andik gorakoa ez duk jolasa.Zazpi bat ordu laurden.malda gora.Guretzat onena ori izaki berriz. “Ez da ala Patxi”

MEZA NAGUSIA

Aizarna’n sartu irten egin bear genduala eta bertara jo genduan.Eldu giñanean ordea, apaiz jaunak goruntz ekiñak zirala esan ziguten.Guk ere ba artu bearrak artu ta gorunz ekin genioñ.Oso garai politean iritxi giñan; meza nagusirako ederki behintzat.

Oitura dan bezela eta argazkietan ikusiko al izango zenuten bezela lenengo ibildeuna; elizatxoari bira ematen zaio.

Zerutik urre ote dan irudituta ibiltzen bada aintxe! ¡Zenbat oldozkizun jaiotzen dan!. Urdaneta, Altzola, Beama, ta ainbat baillara ezik ainbat erri aundi ere, azpikaldera begiratzearekiñ ezin da obeto ikusten baidituzu.¡Ura edertasuna!.

Agote’tar Kepa agurgarria zan meza emaille, ta... Yeregi’tar Pantxeska, ta Atxukarro’tar Joseba jarri ziren ondoren zegokiotenerako.Tomax txadon-zai ospetxua buru zalarik, oso poliki abestu zuten. Eleizkizun hederá izan zan gogotik. Ta elizakoak egiñ giñunean, ura lasaitua gurea! Bitartean beti izaten baidezu alakoxe kezkatxo bat.¡ Baita bear ere kristauen artean!

AMAIKETAKAO

Oitura polit bat bada Santa Engrazi’ñ. Aizarnako tabernariren bat an arkituko dezue beti pago kerizpean.Gurdia edariz betea itxura danez.Ori derreorra itxura danez euskaldun artean. Ba auzotako gizonak arkitu dituzu an ta bat librako ogiarekin aurkezten zaizun bitartean, beste bat,--zuriz ala beltza nai dezu galdezka.etorriko zaizu. Eskatzen dezun artatik kupira gabe emango dizute.

Joaten dan guziari ori, ardo ta ogi exkaxiz ez dezu aldegingo andik,osatuko zaituzte bapo. Esan bezela baillarako gizonak egiten dute guztia.Euren gaiñ izaten da beraz.¡Zer gauzak!.

“ÁNGELUS”

Zestua’ko txistulari bikañak, meza nagusi ondoren, alakoxe ariñ batzuk jotzea betiko egitekoa dute, ta aurtengo ontan izan da dantzari ariñik. Argazkiak adierazten dizute.¡Zein ederrak diran gure akanduak!

Orain udara bolara ontan, erri zokotako naspil, oitura zabar, jazkera arlote, ta bizikera nabarmen nastua, geure begiz ikusten degunok, udara bete ontan,gure erri ta uriak basamortu biurturik ikusten ditugunok, bertako zarata ta olatu zakarrari aldegiñik, mendi gaiñ aipagarriko garo usai xamurrak lilulaturik, eusko era jatorrez dantzatzen zitzaizkigun gazteak, ¡zer poz eta alaitasun sortzen ziguten!. Amabietako ezkillarekin guztiok geldi, <ÁNGELUS>errezatzea bear bearrezkoa izaki. Erretore jaunak esanda ta gañuntzekoak erantzun, ¡zer edertasuna ¡. Zorionekoa gure erria bide autatik ba’lebil!. Santa Engrazi’n ez izatera oso toki gutxitan ikusten da ordea! ¡Tomala ¡ ¡Galtzen ari gera!.

BAZKARIA

Ortan ere badintza polita dago.Santa Engrazi basetxekiak, au da; eleizaren ardura duen maiztarrak, Santio egunez bazkaria emanarekiñ ordaintzen du urte guziko etxe errenta.Erri gizonak, eleiz gizonak, abeslari, txapel gorri ta txistulari orretarakoxe taldea izaten dezu. Bazkari ikaragarria izaten da. Etxeko nagusi zarrari Plaxio deitzen diote, ta Txomin Agirre’k -n agertzen digun Joanes artzaiaren tankerako bat dala esango nuke.

Gizon sinismentsu ta zintzoa. Atzerri kutsurik ezagutu gabeko gizon uts utsa.Bertsolaria degu gaiñera. Zarretik ba-dauka egun batean agortu eziñ ala, ta berriak ere bat batetakoak ere, oso poliki neurtzen ditu. Aurten ere nerekiñ saiotxua egin da gelditua da. Urte askoko osasun bekio. Goi Jaunak.

Bapo bazkaldu, ango eta emengo gora-berak , ta gertaerak aztertu ondoren, berezi artara joanak geran ezkero, Tomax txadon-zai edo sagristaurakiñ, geure egitekoak egitea erabaki degu. Kanpoko belardiraño ertetzeko eskatu diot, ta bi bider esan baño len dator aiñ gizon leial txalogarria. Itzegin zagun beratzaz: ikusi zagun zer dion irakurri ba mesedez.

¿....?

--¿ Izen da urteak? Berealaxe. Lizaso’tar Tomax, deritzat eta 72 urteko zama darabilkit bizkarrean. Iya gureak egin: galdu gera oraintxe.

Zaude ixilik Tomax, zaude ixilik! Nik ezagutu zindutanean baino gazteago dirudizu ta. Ori esango dezu ba....

¿....?

--Garbi esango dizut ba. Aurten betetzen da irurogeita bost garren urtea.Aurten irurogeita bost urte etorri nintzan lenengoz meza abestera edo kantatzera arkaitz-arte ontara, ta geroztik urterik utsegiñ gabe jarraitu dut.

--¿....?

--A...bai noski. Denbora txarrak trumoi ta tximist asarreak nabaitu ditut gaurki egunez,... baiña denbora txarr ala on beti mezetan or behintzat.Ta zuk egiten didazun beste galdeera orretzaz auxe esan bear dizut. Gure Jaungoikuak Santio egunean oñen gañean izateko, ta Santa Engrazi’ra etortzeko doai eta kemena beti eman dirala.Beraz ez daukat bera eskertzea besterik. Gaurko egunez ez dut egundo makaltasun ta gaxorik izan. Orregatik jarraitu dut 65 urtetan utsegin gabe.

¿....?

--Arrasto garbirik iñork ez dizu emango ortan.1.500gn urtean erre omen zan Aizarna’n paperen kutxa ikusten dezunez, noizkoa danik eta ortakorik ziur ziur eziñ jakiñ diteke.Denbora aietan. Iruña’ko gotzai edo obispo zan , Adriani’tar Sebero’k bere barrutiko eleiza zarrena zela esan oi omen zuan. Gañera parrokia zan au lenagoko denboretan. Aizarnazabal’ko Kasaindo’ko apaiz jauna etortzen omen zan meza ematera.Entzuleak ere etziran oso urretik etortzen. Gaur egin zagun kontu Aizarzabal’en da Aizarna’n elizik ez dagoela ta au dala parroki bakarra.

Zenbat jende etorriko ote litzake mezangatik!

¿....?

--Bai.. ba-ditu aldakuntza batzuk, 1896’garren urtean berritu zan.Aguirre’tar Gil jauna G. B.zan orduan Aizarna’ko erretore ta biok emen ibiltzen giñan egunero etorriaz pintaketan. Lanak bukatu giñunean eleiza txukundu ta berritu zanean, sekulako eleizkizun bat izan Euskaldun artean aztu eziñekoa dan Aguirre’tar Txomin apaiz jaun agurgarriak egin zuen itzaldia. Martiri izakeratzaz mintza zen da oso gogozko izan zitzaien entzuleai, ikusten degunez irakurle ren egillea zuten izlari. Bego goian.

¿....?

--Ikusten duten guztiak arritzen dira. Gu bezelaxe zoratuta gelditzen dira.Ikaragarria da izan ere kanpai au.Onetzaz ere ez dago ezer asko esaterik ikusten dezun bezela, ganadurik ez dago onra igotzerik gurdirik aiñ gutxi berriz. Esakera bat da emen aurrekoetatik datorrena ; geure denboran beti ori entzun izan degu.. Urte batean gogorra gertatu zan. Denborale itxusi batean, tximmixtak jo, bota, ta aldeuntziz gelditu zan: beekoz gora begira. Bere lekuan jartzeko lanari ekiñ zioten langilleai, gogoratu zitzaien. Asi dira barrun bera bota..ta bota ta irureun pitxar ur artu zitúan. Ori duk neurria!.

Izki edo letra batzuk ere baditu kanpai orrek berekin. Makiñabat josulagun ta gizon jakints izan da eurak aztertzen, baña iñork ez dio antzeman zer esan nai luteken. Kanpai onen oiartzuna toki askotatik entzuten dana da.Leno baserritxo maiztarrak iru aldiz igo bear izaten zuen goi ontara. Argizkilla, eguerdikoa, ta illuntzekoa jo bear izaten zituzten.

Inguruko sorotako langilleak au zuten gidaririk ziurrena.Nik onen bestez bukatzen dizut kanpaialdikoa.

¿....?

--Au galdetu diotenean parrirri bat erten zaio Tomax’i. Berrogeita bederatzi urte bai behintzat ortantxen ere; oietxek bete dira ni txadon-zai edo sakristau egiñ.¡Au duk gizona au nion nerekiko!

Alai asi eta alai bukatu zigun Tomax’ek bere izketaldia ta alkarri eskuak luzatu,estu estu egiñ, izan zuan apaltasun ta borondateagatik eskerrak eman, ta ... .—esanez bukatu genduan gure saitxoa. Txalo dagiot berriro ere nagon lekutik.

Kontu politik jakin degu. Onelako gizonak ez dira aitamen gabetandik uztekoak; au oldozturik,eta joan dan berrogeita. Bederatzi urte auetan Tomax’ek erabilli duan zuzentasun eta eliz arduradun bezela egin dituan lan ederren sari agerkai bezela,sekulako jaiak antolatuko diran Aizarna’n Tomax’i. Omena egin bear diote, ta omen ortara erri guziak erantzungo du zintzoki.

Denak maitea baidute Tomax.Altzaga’tar Toribi jauna, Bidani’ko erretorea dan Mujika’tar Kepa jauna, Billabona’ko organixta dan Gurrutxaga’tar Koldobika jauna, ta Aizarna’ko erretore zintzoa dan Agote’tar Kepa jauna dira, jai antolatzeko izendatutako gizonak.Gauza txikirik eziñ zaitu genezake oiengandik.Tomax goraldua eta aintzaldua izango da egun ortan.

Txistulariak ikertzen dabiltz; ate ondo bakoitzean eresi txorta gozoa entzun arazten dute.Belarrietaraño datorkigu aiñ oiartzun biotz ikutzalea. Inguruko bidetxorrak betean dator erromerirako jendea. Gu aldegiñ bearrean gera; etxeratu bearrean. Aizarna’ko iru apaiz jaun apal aintzagarriak aurrez aurre ditugu,Agote’tar Kepa. -------------------------------------------

Joan artikuluen zerrenda osora>