Santa Engraziko ermita eta Inaki Azkunen idatzia
Aizarnako mendi tontorrean daukagun ermita honen historiaren zati bat ezagutzen dugu gaur egun ere, baina dena ezagutu ahal izateko asko falta zaigula oraindik esango nuke. Urte askotako bizitzaren ondorioz adabaki asko jarri dizkiogu berari, baina betidanik izan duen xarma, oso-osoan gordetzen du orain ere. Horrez gain, egunen baten ermitaren historia osorik ezagutzera iristen bagara, jantzi ederra emango diogu Aizarnako historiari.
Ahoz-aho ere zenbat hitz egin den ermita honetaz batek daki, asko mitoak izango dira seguruenik, beste eliza edo ermita askok dituzten bezala. Dena den mitoak alde batera utzi eta data zehatzekin egiaztatuta idazten du Iñaki Azkunek Zestoako 2004. jaietarako egitarauan. Orain arte ezagutzen diren dokumentuak erabili ditu horretarako eta esan behar historiaren zati polit bat erakusten duela idatzi horretan.
-16 urte dira argitaratu zela eta lagun batek etxera bidali didan arte ez dut izan honen berririk. Gustura irakurri dut berau, zaletasun handia baitut Aizarnako historia ezagutzeko.
Kanpaiak dituen hiru lerrotako inskripzioetatik bat bakarrik dago itzulita idatzian. Nik, zerbait gehitzearren, hirurak azalduko ditut berauen esanahiaz jabetzeko. Latina ondo dakien batek itzulita, jakina.
Lehen inskripzioa
- A FULGURE ET TEMPESTATE LIBERANOS DNE. ANO DNJ MDLIESISTENTS. VICARIUS DE URVIETA JOANES DE LECU- BERI ME FECIT-
-1. “Líbranos, Señor, del rayo y de la tempestad. Año de Nuestro Señor Jesucristo, el que existe, 1551. Me hizo Joanes de Lecumberri, Vicario de Urbieta”
Bigarren inskripzioa.
"MENTEN SANCTAN ESPONTANE IN HONOREM DEO ET PATRIE LIBERA- CIONEM VOX MEA SIT TERROR OMNIUM DE MONIUM VOX DNJ SONAT-.
-2. La voz de Nuestro Señor Jesucristo resuena (mueve, moviendo…) espontáneamente a la mente (alma) santa a la gloria de Dios y la liberación de la patria. Que mi voz sea terror de todos los demonios”.
Hirugarren inskripzioa.
-ECCE CRUCEM DNJ FUGITE PARTES ADBERSE VICIT LEO DE JRIBU JUDA RADX DABID ALLA XPS VINCIT XPS REGNAT XPS IMPERAT XPS TEMTESTATEN MALAM DESTRUAT.
-3. He aquí la Cruz de Nuestro Señor Jesucristo. Huid, partes adversas. Vence el león de la tribu de Judá, la raíz de David. Aleluya. Cristo vence. Cristo reina. Cristo impera. Que Cristo destruya la mala tempestad.
Jon Egiguren
=====================================================================
ZESTOAKO" AMABIRJIN JAIAK " 2004 " SANTA ENGRAZIKO ERMITA "
Iñaki Azkunek idatzia
Noizkoa da Santa Engraziko ermita ?. Zestoar batek baino gehiagok egin izan dit galdera hori , eta, egia esan, argi eta garbi erantzutea ez da erraza. Joan erentxun zestoarrak (1) dionez antzina-antzinakoa da, baina ez du urterik aipatzen. Zehatzagoa da Luis Murugarren (2) historialari zenak dioena1526-. urteko ermita zela idatzi baitzuen. Dena dela Santa Engraziko ermitaren aipamen zaharragoa, XV. mendearen hasierakoa , aurkitu du Satumino Ruiz Loizagakoa (3) historialariak Vatikanoko artxiboan oso interesgarria aurkitu ere. 1405.urteko azaroaren 6koa , da, latinez idatzia. Benedik o XIII.a (edo Pedro Luna) aita santuak Italiako Savona hirian sinatu zuen , eta bertan bekatuen barkamena lortzeko aukera eskaini zien urteko egun jakin batzuetan Aizamako Santa Engraziko ermitan otoitz egin eta katera konpontzeko laguntza ematen zutenei . Agiriaren zati batek honela dio :
” in eremo sancte Engracie de la Penya, sito in parrochia sancte Marie de Aygarna Pampilonensis diocesis, sit quedam capella , sub vocabulo eiusdem sancte engracie insignata, ad gnaw devotionis causa confiuit populi multitudp.. ”
Garai hartan Zestoa eta Gipuzkoako zati handi bat Iruiieko elizbarrutikoak ziren. Horregatik aipatzen du Iruiiñeko elizbarrutiko Aizamako parrokian dagoen Santa Engrazi " Haitzekoa " (dela Penya) . Guretzat begi-bistakoa da Santa Engrazi haitzean, mendi- tontorrean, dagoela , baina garai hartan xehetasun horren berri ematea komeni zan . Izan ere , orduan beste Santa Engrazi batzuk ere bai baitziren : Iruiñeko monasterio bat , Zuberoako Santa Graziko eliza, Arabako Gaunako monasterioa... Oso datu interesgarria bekatuen bar- kamena ermita konpontzeko ematen da. Horrek zes-toarrek Aita Santuarengana iristeko modua zutela adierazten du batetik , eta Santa Engrazi 1405. urtea baino lehen egina zela bestetik. Zestoan apaiz egondako Hipolito Usabiaga (4) zenaren ustetan Santa Engrazi tenplarioak eraiki zuten , nahiz eta hon egiaztatzen duen agiririk ez dagoen . Tenplarioen ordena 1119. urtean sortu zen eta 1312. urtean desegin zuen Klemente V.a aita santuak. Tenplarioak bide-zaintzaileak ziren . Erromesei laguntzen zieten erdi-monje eta erdi-solda- du zirela esan daiteke Santa Engrazitik eta’ Iturriotz eta Etumetatik zetorren bidea igarotzen da, San Pelaioko ermita ondotik Altzolarats izeneko jauregira (orain erreta dagoenera) zihoana eta lorbidetik Aizamara zihoana.
Gainera Santa Engraziko festak santiotan egiten direla ere kontuan hartu behar da (lehen apirilaren 16an ere Santa Engrazi egunez,egiten omen ziren (5) eta Santiago-bidearekin zerikusia izan dezakela ere bai. Egia esan, egokia izango litzateke Santa Engrazin indusketa egitea eta arkeologiak eskain ditzakeen argibideak jakitea . Gainera , Santa Engraziren on- doan Irure leku-izena ere hortxe dago, ta ez da ahaztu behar Irun eta Iruiiea hitzekin (go- torlekua adierazten dutenekin) duen antza. Santa Engraziri buruzko beste datu inte- resgarri batzuk XVI. Mendekoak dira. Hain zuzen joan Sebastian Elkano getariarrak aipatu zuen hil baino hamaika egu lehenago Ozeano Barean, 1526ko uztailaren 26an, ostegunez , Victoria itsasontzian testamentua egin zuenean . Getaria eta inguruko eliza eta ermitentzat dirua utzi zuen , eta urrezko dukat bat ere bai Santa Engrazirako (6) :
- Ytem mando a Santa Engracia de Aizarna un ducado de ore.-
Aparte aipatzekoa da Santa Engraziko kanpaiaren gaia. Brontzezkoa da, diametro handiena 1420mm-koa du eta guztira1325mm-ko altuera dauka. Kanpaian bueltan latinezko hiru inskripzio ditu , hiru zirkunferentzia paralelo eta horizontal osatuz. Goiko inskripzioak honako hau dio :
" A FULGURE ET TEMPESTATE LIBERANOS DNE. ANO DNJ MDLIESISTENTS. VICARIUS DE URVIETA JOANES DE LECU- BERI ME FECIT "
Erdiko inskripzioaren testua hau da:
"MENTEN SANCTAN ESPONTANE IN HONOREM DEO ET PATRIE LIBERA- CIONEM VOX MEA SIT TERROR OMNIUM DE MONIUM VOX DNJ SONAT "
Eta barreneko zirkunferentziako inskripzioak hau dio
" ECCE CRUCEM DNJ FUGITE PARTES ADBERSE VICIT LEO DE JRIBU JUDA RADX DABID ALLA XPS VINCIT XPS REGNAT XPS IMPERAT XPS TEMTESTATEN MALAM DESTRUAT ”
Lehen inskripzioan tximista eta ekaitzetatik babestea eskatzen zaio Jainkoari(beti izan da tximista-lekua Santa Engrazi), eta ondoren kanpaia nork eta noiz egina den adierazten du. 1551. urtekoa da , eta Urbietako bikario zen Joanes Lekunberrikoaren aginduz egin zuten. Orain bezala orduan ere Aizarnako parrokiako apaizen buru egiten zuena "erretorea"zen, eta Zestoako parrokiakoena " bikarioa " (erretorearen ordezkoa) , eta, zalantzarik gabe , Al- tzolarats errekako bailara adierazi nahi du kanpaiko Urbieta horrek. XVI.mendeko erdi aldera, izan ere , Zestoako herriko lurretan zeuden etxeak hiru multzotan taldekatzen zituzten (7) Urbieta bailara , Aizarna eta Zestoako kaskoa bere errebalekin ziren him multzoak . Urbieta bailarakoak ziren Altzolarats dorretxea , Pagaldazubi (orain- Pagaldazuri , Zornotza ( oraingo Zorrotza ) , lndo , Ondalde , Kortazar , Urbieta (oraingo "Urbitta"), Ausoro (oraingo "Autxo"), Bengoetxea, Txiriboga (oraingo "Txigua") , Araneta, Lizasoeta, Sorozabal, Arbee, Aizamatea , Pagino- larrea (oraingo "Pagiyolar") , etab. Beraz , bailara horren ardura zuen Joanes Lekunberrikoa bikarioak. Santa Engrazik badu beste alderdi interesgarri bat. Inguruan ezaguna da kanpaia ermita gainera Apategi baserriko ahariak igo zuela dioen istorioa . Lehen begiratuan gehiegikeria dirudi ahariak hain kanpai astuna garraiatzea. Seguruenik , ordea, kanpaiaren moldea mendi-tontorrean egingo zu ten, eta materialak zatika eramanda , han bertan urtuko zuten brontzea .Beraz, Apategiko ahariak kanpaia egiteko materialaren zati bat eraman zezakeen molderaino. Hara Santa Engrazin indusketa egiteko beste arrazoi bat ! . Azpeitiko eta Tolosako elizetan bezela , ea ermitan edo inguruan moldearen arrastoak topatzen dituzten. Santa Engraziko ermitak on doan serora-etxea eduki zuen 1828.urtera arte (1) . Orduan tximista batek suntsitu eta bertako zaintzailea hil egin zuen. Ermita bera, ordea, behin eta berriz berritu da. 1405.urtean, 1771.urtean, 1896an, l975ean...mende askotan zutik iraun dezala.
OHARRA.- Erreferentzien zerrenda osoa dago jasoa, kontuan izan.
lñaki Azkune