Noiz egindakoa ote da?
Aizarnan mendi tontor bateko harkaitz artean kokatuta dagoen ermita Santa Engrazia izenarekin ezagutzen dugu. Ermita hau oso aspaldikoa dela gehienak dakigu, baina zein gizalditan eraiki zuten jakiteko argibiderik ba ote da inon ?
Galdera egiten erraza da, baina non dago honen erantzuna ?. Artxibategi zaharren batean agian ?. Litekeena da hautsak estalita egotea bazterren batean eta egunen batean azaltzea, orduan bai egia jakingo dugula, eta orain arteko mitoak alde batera utzi. Honela Aizarnako historiari zati bat gehituko diogu.
Gai honekin lotuta dauden data batzuk irakurri ditut, lehen ere erabilitakoak izango dira behar bada, nik ez ezagutu arren. Data hauek, oso interesgarriak direnez idatzi honetan erabiliko ditut eta neure iritziak eman ere bai.
Benedicto XIII Aita Santuak bulak ematea onartu zueneko idatzia 1405.urtean argitaratu zuen. Honek dionez egun jakin batzuetan Santa Engraziara bisita egiten zuten kristau guztiei bulak ematea erabaki zuen, lortzen zen dirua ermitaren mantenduan erabiltzeko. Garai haietan Irunako elizbarrutiari zegokion ermita hau.
Hamalaugarren gizaldia amaitu besterik ez zen egin eta Santa Maria de Aizarna parrokiaren barruan kokatzen du ermita hau. Idatziak dioena irakurri eta XIIII garren gizaldia amaitzerako Aizarnan parrokia bazegoela frogatzen du honek.
Aizarnako eliza hau XIIIIgarren gizaldian amaitu bazuten urte batzuk beharko ziren behintzat hasi eta bukatu arte eta atzera asko joan gabe XIIIgarren gizaldian gaude.
Hamahirugarren gizaldian kristautasuna zegoen lurraldeak oso gutxi ziren Euskal Herrian, eta gutxiago erriberatik urruti zeuden landa eremuetan. Orduan nire ikuspegitik kristautasuna ezagutzen lehen xamarra izan den bailaran bizi garela esango nuke, huts handirik egin gabe.
Fuentes historicas de Zaragoza liburutik ateratako datak dira hauek. Honek dionez, Benedicto XIII. Espainian kristautasuna ezartzeko bultzatzaile handi bat izan zen.
Savona------------------------------ 1406--5-- Noviembre
Benedicto XIII concede indulgencias a los cristianos que en ciertos dias visiten la capilla construida bajo la invocacion de Santa Engrazia en el eremitorio de Santa Engrazia de la Peña sito en la parroquia de Santa Maria de Aizarna diocesis de Pamplona ayudando a su conservacion
Registro Aviñones 324, folio296.
Jon Egiguren