SANTA ENGRAZIKO BERRIKUNTZAK
SANTA ENGRAZI KO ERMITAREN BERRIKUNTZAK
Iazko uztaileko 31.Danbolin-en oso elkarrizkekta interesgarria argitaratu zen. Onintza Iruretak San Engraziko baserrian Benita Rementeria eta Erramon Etxaide “Legoia”rekin izandako solasaldiaren berri eman zuen, eta, besteak beste, Santa Engraziko ermita”auzolanean berritu”zela zioen plaka ipini zela 1975ean lanerako gaiak astoz nola ematen zituzten eta abar.
Albiste horen osagarri edo agian zestoarrentzat jakingarriak izango dira ondorengo argibideak eta lanak 1974,urteko ekainean hasi ziremean ermita zaharrari neurriak hartuta eskuz egin nuen krokis bat edo beste errepasatzea.(Hogeita hamar urte igaro dira harrezkero. Hau duk, hau denboraren abiada¡).
Egia esan , berritze-lan batzuk 1970, urte inguruan egin ziren, eta oker ez banabil , hiru hauek hain zuzen.
- Erretaulan azpian hormaren kontra lehengo alderea hutzi eta aurrean, Konzilioko erabakien ondotik, harrizko beste bat ipini zuten: orain dagoena. Kareharrizko bi pieza ditu :bata zutik (alper harria ), eta bestea etzana ( kolorez ilunagoa eta 1.200x600x120mm-koa).
- Ermitaren sarrerako ateak ere berriak ipini zitzaizkion.
- Ermitaren erdiko bi zutabe berri ipini ziren teilatuari eusteko (1974an bota egin ziren) eta lehendik zuen korua kendu egin zen.
Lan horiek , beraz , eginda zeuden 1974ko ekainean berritzen hasi aurretik.Lanik handiena jakina , teilatu osoa berria ipintzeak eman zuen. Ermitari “txapel” zaharra kendu zitzaionean , goiko aldean hormen lodiera neurtu ahal izan zen. Orduan ikusi zen ermitaren hiru horma (aldare aldekoa ezik) bikoitzak zirela, har da, elkarren ondoan eraikitako bi pareta dituztela. Ustez kanpo aldekoak dira zaharrenak eta lodienak, eta barru aldekoak agian berriagoak.Elkarren ondoko bi pareten lodiera guztira metro eta berrehun zentimetro ingurukoa da.
Orduan agerian eta soilik geratu ziren leen teilaruari euste zioten eta ermitaren erdian zeuden zurezko lau zutabe ere, hogei zentimetroko ingurukoak eta ebakidura karratuzkoak.1974ko uztaileankendu ziren erdiko lau zutabeak, eta haien ordez berririk ez zen ezarri, teilatuari eusteko ezkerreko hormatik euskuinekora orain daude haritzezko bi zertxak ipinizirelako.
Beste lan bat sarrerako atearen gaineran zegoen leihoa aldatzea izan zen;izan ere, ate gainean, fatxadaren erdian bozina moduko zulo borobila, argia igarotzeko 560mm-ko diametroa zuena.
Adituak ziotenez ez zen egokia, ermitari gero jarritakoa zelako, eta konponbide onena ezkerreko horman (aldarera begiratuta) zegoen leihoa hara ematea zen. Horixe egin zen hau da , ezkerreko hormako leihoaren harriak sarrerako atearen gainean ipini lehengo leiho biribilaren ordez (orain dagoen bezela),eta ezkerreko horma harriz beteta leihorik gabe utzi.
Tximistorratza ere konpondu zitzaión, Santa Engrazi haitzaren gailurrean dagoenez gero tximista-lekua delako.Tximistari lurrerako bidea erraztu beharra zegoen, eta kobrezko kablea kanpandorretik haitzean beheraino luzatu zen,lurra ugariago zegoen lekuan muturra sakonago lurpertzeko.
Brontzezko kanpaia bertatik ikusteko aukera.Bosteun bat kilo izango zituela begiz jo genuen,1420mm-ko diametroa du oinarrian eta altuera guztira 1325mm-koa da.Eskuz jorjatutako kate batekik zintzilikatuta dago kanpaia. Ez du bueltarik ematen,1551 urtean egindakoa da ( seguru asko ermita ondoan bertan moldea eginda) eta bere ezkila –mihia du.Kanpotik ordea, mailu batek jotzen ditu orduak, barruan dagoen erlojuak eraginda.”Construciones Yeregui y Cia. zumaya “ipintzen du erlojuak . Esferan “n”81 ere markaturik du 1914.urtean egindako erloju ederrak.
Eskertzekoa da 1974-75 ean zestoarrek egin zuten lana, eta zer esanik ez, harrezkero beste hogeita hamar urtean hura zaintzen ibili direnena(Benita,Erramon,José Orbegozo.
Iñaki Azkune Mendia
Danbolin aldizkariak argitaratua.