San Jose eskolakoak Santa Engrazian( 1963)
Zestoako San Jose eskola, La Salle ordenakoak kudeatu zuten 1950 eta 1967urtera arte eta garai horretan Aizarnako haurrak ere ibili ziren bertan ikasketak egiten. Gehienak garai horretan Aizarnan amaitzen zituzten ikasketak, baina aurrera jarraitzeko maila hobea izango zuen nonbait eskola honek eta hau izango zen arrazoia Zestoan ikasketak egiteko.
Behean argitaratzen ditudan argazkiak 1963urte ingurukoak direla ematen du, Aizarnakoak ere nola ikusten diren bertan eta ezagunak, ez dut uste akats handirik egongo denik data honetan.
Argazki zahar hauek San Engraziara egindako irteera batean ateratakoak direla ikusten da, badirudi La Sallekoak zituztela jasota eta orain Manuel Arregiren eskutik jaso ditut berauek, eskerrak eman behar. Dena den aspaldiko argazkiak direnez oso baliagarriak dira garai horretan ermitak zuen itxuraz jabetzeko eta argazkian dauden gazteak ezagutzeko zer esanik ez.
Orain artikulu honetan jarri ditut, baina aurrerantz Aizarnako argazki zaharren atalean ere ikusteko aukera izango da, nahi dituenak ikusi eta jaso ahal izateko.. Ea ezagunik ikusten duzuen.
Jon Egiguren