SANTA ENGRAZIRA BISITA..
Ekaineko arratsalde bero horietako batean elkartu ginen Benita Rementeria, Erramun Legoia eta hirurok Santangraziko baserri atarian.Hango kontuak kontatzeko pare-parekoak genituen biak, lehenak urte mordoa daramalako Oikiatik bertara ezkonduta. Bigarrenak berriz, ez dauka ermita saltzeko.Arratsalde hartan ez genuen berorik pasa, ur eta ardo gorri freskoa lagun genituelako, eta baita, Benitak gure eserlekuak itzalean jarri zituelako ere. Berriketa lasaia ez zuten eten inguruan zebiltzan oiloen zalapartek, baina kanpai hotsek bai. Dilin- dalan hura entzunda segituan begiratu zion eskumuturreko erlojuari Erramunek:”Seiak¡Bi minuturen gorabeheran dabil hor dabil, ez dago gaizki”
D-.Uztailaren 25ean da Santio eguna . Santangrazin egun hori ospatzen duzue. Z er moduzko festa egiten da orain?
Benita-. Azpeitian erte Santio egunean jarri dute ganaduen sarien eguna. Gurea joan da. Hemendik denak hara joaten dira,, eta hemen ez da ezer izaten.
d-.Noiztik gogoratzen dituzue Santangrazin Santioak ‘?
Benita-.Ni hona etorri baino lehenagotik ere egiten zuten Santio eguna. Dena dela, lehen Santa Engrtazi egunean egiten emen zuten festa eguna . Eguraldi txarra egiten omen zuen gehieneatan eta hobea egingo zuelakoan pasa omen zuten Santiotara.Bera ere ezdek ba hederá¡. Trumona eta beroa izaten da...Lehen bahi, lehen etortzen zen jendea.
d-.Nondik etortzen zen jendea?.
Ez zekinat neska¡.Jendea etorten zen¡ Errezil aldetik etortzen zen gehien. Altzola eta Azkarateko familiak osoak ere gogoan ditut.Azkaratekoak Roke eta Dionisia ziren, 14-17 bar izango ziren eta ume kazkar guztiekin hementxe izaten ziren. Beste inorako irteerarik ez eta denak hona bazkaltzera.
Rrmn-.Baserri giroa zegon Orduña . Baserriko jendea zetorren. Benita-.Orduan ez zen orain bezela entsalada rusarik eta entsalada mistorik..Gisatu puskat egin eta gainean txuleta , xeerra edo oilaskoa...bazkari erraza.
d-. Bazkarian gain zer izaten zen egun horretan?
- l. Sinua izaten zen
rrmn-Eta baita aizkolariak ere
Benita-Horiek orain dela bi urte arte edo aritu dira.
Rrmn-.José mari Benitan semea ere giro horretakoa da, aizkolari artean eta ibiltzen da.
Benita-..Gero jendea ez etortzen hasi zen, denak Azpeitira.Mezatara ere inor ez. Eta iaz berriz, eguraldia txarra...kategorikoa zen hura dek eguraldi txarra¡. Euria goian behean¡ Ariztaiaindarrak eta Soilberrikoak etorzekoak ziren, baina inor ez zen atrebitu. Dozena bar lagun izango ziren, eta Errezilgo apaiza meza ematen.
Rrmn-.Bideoan grabatuta daukatela uste dut.
Benita-. Baleuka Erdoiztak bezala , kotxea berta uzteko auketa, baina hemen goraino joan behar duzu. Gazteak ez dira etortzen eta zaharrak ezin dira joan. Gazteei eguneko trikiti festak ez die graziarik egiten, gauez egiren dute festa.
Rrmn-.Orain dela bi urtera arte festa giroa egon da hemen ,baina beti goitik behera. Orain dela hogei bat urte bai¡
Benita-. Geroago ere bai . Ni ehun laguni bazkaria emanda nago orain dela dozena erdi bar urte.
d-.Zer egin beharko litzateke, berriz ere jendea etor dadin?
Benita-.Ezin da. Azpeitira doaz denak ganadu sariketa dela- eta . Jende hori hara joaten bada, hemen ez dago ezer.
Rrmn-.Azpeitiarrak ere etortzen dira ezta?
Benita-. Bai, etortzen dira, baina hori ere gero eta gutxiago. Santa Engrazi egunaren inguruan etortzen dira. ni hona etorri baino lehen ere otortzen ziren.
Rrmn-.Lagun Onak mendi taldeak antolatzen du irteera,
Benita-.Azpeitia osoa etortzen zen leen .Bokadilloak ere nahikoa ezin eman izaten genuen`Aurten hogei bat lagun izango ziren.
Rrmn-.Hori bakarrik ez . Lehen mendi taldeak irtenaldia antolatzen zuen eta autobusean joaten ginen, Orai jendeak kotxea hartze du. Mendizale giro hori galdu egin da.
Benita-.Lehen Azpeititik oinez etortzen zen jendea prozesioan. Orain autobusean etortzen dira Aizarnaraino eta handik honako bidea, horixe egiten dute. Eguraldia ona bada eta txarra bada...ura dariola hementxe.
d-.Benita zuk aspalditik ezagutzen dezu Erramon.Mutik koskorretan mutil koadrila sukalderaino sartzen omen zitzaizun lapikoan zer zegoen begiratzera, Tintxo portatzen al ziren?
Benita-.(Barre algara ederrean) Gazteak denak berdinak dira,gazearekin ez dago¡
rrmn-.Guk ere ederrak aditzen genituen¡
Benita-. Anardi batek bazuen garesti hotsa, gutxi botatzen niola tortillari urdaiazpikoa eta...Protesta bazen¡Hauek sasoi hederrá jateko¡
d-.Zer moduz zaitzen duzue ermita ¿.Zer lan egiten dituzu zuk ermitan Benita?
Benita-.Erratza pasa eta hautsak kentzea izaten da nere lana.Aldareari kentzen dizkiot hautsak santuei hauek kendu zizkieten-eta¡.
Rrmn-.Ermitan sartu eta eskuinean dagoen hua, ez dakit San Andres edo San Roke den, azpia janda zegoek, hezetasuna ere bazuen eta bizkarrean hartu eta jaitxi nuen. José Alberi Iraok konpondu zuen. Santio berriz, handiagoa da eta Prudentzio apaizak jaitxi zuen.Iazko Santiotarako santu denak berritu eta atea ere txukundu genuen,.Plaka ere jarri genuen:”1975.urtean auzolanean berritua”
d-. Lehenago ere berritze lanak egingo ziren.
Rrmn-.Koroa zeukan lehen eta hori kentzen ibili ginen Pèllo Errotazar, Iñaki Bentta , Zigaran…
Benita-.Koroa eta pulpitua ere bazuen horrek.
Rrmn-.Larunbata eta igande guztiak eta opor egunak ere hemen pasa genituen urtebetez. Gora eta Bera, gora eta behera. Makina bat lepaka egin genuen eta astuak ere hemen ibili ziren.
Benita-.Astoak Akuatik ekartzen zituzten , hemen ez zen astorik-eta¡.
Rrmn-. Akuatik eta Zestoatik, Lilibetik, Olaldetik...
Benita-. Astoren batek ere hies egin ziren (Erramoni begira barrez). Hark ez zuen lanik egin nahi hor behetik gora¡
d-. Orain zer jendea etortzen da ermitara?
Benita-. Egunpasako jendea etortzen da, bai umeak eta baita helduak ere .Aizarnara autobusean etortzen dira eta gero oinez honaino.Txamarka-txamarka jendea gora eta behera ibiltzen da. Lehen hizketan egiteko arazoak zituzten umeekin promesak egitera etorzen ziren Santangrazira. Batek oilanda txuria ekarri zidan eta beste batek oilanda gorria .Santa Engraziri eskaintzen zizkioten eta niri ekarri zizkidaten. Lehengo usadioa oilanda txuri eskaintzea omen zen. Meza diruak ere ekarri izan dizkidate apaizari emateko.
d-. Ermita errespetatzen aldu jendeak?
Benita-. Denetarako jendea dago , Bideko gurutzea ere puskatu zuten.
Rrmn-.Gurutze horren kontua ere... misterioa da. Gurutze hori ermitaren kanpai gainean zegoen. Joxe Mari Zunzunegik esaten zuen ordea, gurutze hori ez zegokiola ermitari.Hura kendu eta horain dagoena jarri zen. Kendutakoa berriz beherago dagoen haitzean jarri genuen.
Benita-. Gurutzea puskatu eta azpialdera bota zuen norbaitek et gure Joxe Marik haizt ondora ekarri zuen.
Rrmn-. Urrengo joan nintzenean gurutzea bere tokian jarrita. Jesus¡ Zeinek konpondu ote du hau?.Prudentziok?
Benitak-. Gurutzea konponduta dago baina zeinek egin duen arrastorik ez¡ baina bateren batek kusioso jarri du.
Rrmn-. Puskaketak aitatzen ari garela, ermitak aurrealdean daukan leihoaren kristala ere puskatuta ageri zen . 6-7 milimetroko lodiera izango zuen, baina norbaitek puskatu zuen.
d-. Santa Engrazi auzoko baserriak hustu samartu dira
benita-.Baserriak hustuko ez dira bada¡.Inork ez du etorri nahi eta zaharrak ahitu egiten dira¡.Ala ere, oraidik baserri asko dago hemen: Irure, Itziar, Aitxota... Orain dela hogeitaka urte hustu ziren Enekasoeta eta horiek...Jende gutxi bizi da , baina baserriak ez dira hustu azkenaldian, Hor dira Arixtain eta Etxeberri, umeak badira..
Berriketaldia amaituta ,lainoa sartzen hasia zela, ermitara igo ginen Erramun eta biok. Ermitara heldu baino lehen hartu zuen ordea sustua Erramunek. Bideko gurutze misteriotsua puskatuta zegoen.Bere tokian baino kolokan. (eta ermitako buelta haren kontakizunean eten bat egin beharrean gara, izan ere, artikulu hau argitaratu baino egun batzuk lehenago berriz hitz egin.genuen Erramunekin eta gurutzearen kontuak gorabeherak izan zitúen, zorionez, onerako. Beste bisitaldi bat egin zion Erranunek gurutzeari eta arretaz begiratuta ohartu zen goialdeaz gain gerrialdea ere kolokan zuela. José Irao, Karlos Alkorta eta hiruren artean gurutzea behera jaitsi zuten eta baita gurutzea konpontzeko espezialista aurkitu ere. Ondarroako Iriondok konpondu zituen gurutzearen dantzak eta berriz ere bere tokian dago tinko. Berriz ere ermitako bueltara itzuliz ,gurutze puskatua burutik kendu ezinda ermitaraino sartu ginen eta han goitik behera erakutsi zizkigtun bazterrak. Berritutako Santuak(Santio eta San Andres edo San Roke?,aldarea, denbora asko ez dela deskubritu duten colore askoko leihnotxoa, teilatua... eta nola ez kanpaiak isilik uzten ez dituen motor ondo engrasatua.Beherakoan galdera bat luzatu du Erramunek.”Nik belaunetan artrosis edo zartrosis daukat. Hemen behera jaitsi ezin naizenean nor etorriko da motorra martxan jartzera?.
Onintza irureta...Manuel Arregi
Danbolin aldizkariak argitaratua