Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

BI ERLOJUREN HISTORIA

Aizarnan jaio, bizi, eta sustraiak bertan ditugunok askotan entzun ditugu herrian dauden bi erlojuek dituzten kanpaien soinu edo danbatekoak; elizako dorrean dagoenarenak eta Santa Engraziko ermitakoarenak.

Dorrean dagoenak egunak dituen orduak eta horren lau zatiak adierazten ditu. Santa Engrazikoak berriz,lau zatiak ez, baina orduak bi aldiz tartean atsedenaldi txiki bar utzita, bigarrena hobeto entzun ahal izateko.

Egunak dituen orduak eta bere zatiak adierazten,dorrean dagoen erlojuaak eta bere kanpaiak daramatza urterik gehienak. 1883an hasi eta gaur eguneraino lamean aritu da, bere orratzek eta engranajeek ez dute izan opor handirik XIX ,mendetik honaino.

Aurrera begira berriz ,erloju horrek opor luzeak hartuta dituela esango nuke. Gaur egun, tresneria guztiak geldirik dauzka:engranajeak isisil isilik daude, eta lanerako zintzilik zitúen harrizko pisu handiak lurrean etzanda lotan dauzka, eta motor elektriko txiki_txiki baten bitartez erabiltzen ditu orratzak.Azkena egin dioten konponketak , tresneria guztia, baztertu eta erdoilaren mende utzita dago.

Erloju honek badu bere nortasun agiria:

Fabricado en Aguinaga de Usurbil

Por Benito Yeregui. Año 1883

Dorrean dagoen erloju zahar honek gainean kanpai handi bat dauka oso egoki hornitua.Moldean ateratako idazkia dauka buelta osoan esaldi batekin.Honela dio esaldiak: METAL PODEROSO QUE CON MI VOZ I SONIDO A EL INFIERNO CONFUNDIDO NO LE CONCEDO REPOSO SANCIA ENGRAACIA SOI).

Nortasun agiriaren bila ahalegina eginagatik ezin izan dut lortu nahiz eta azalera guzia begiratu.

Dorrean dagoen kanpaiak agina ez, baina Santa Engraziko ermitan daukagunak ere , badaramatza urta batzuk lanean.1914an hasi eta gaur eguneraino. Egunak dituen 24 orduak bailara guztira zabaltzen jarduna dugu.Honek orduak bi aldiz adierazten ditu, lehenago aipatu dugun bezala. Atsedenaldi txiki batekin.

Dorrean dagoenak ez , baina honek bere engranajeak eta tresna guztiak martxan dauzka oraindik, olioz ondo igurtzita gainera, nahiz eta lan batzuk egiteko elektrizitatea erabili. Honek ere badu bere nortasun agiria:

YEREGUI Y CIA CONSTRUCCIONES ZUMAYA AÑO 1914.

Orduak adierazi ahal izateko, erloju honek ere, bere kanpaia dauka, eta seguru nago gainera, erlojua baino askoz urte gehiago daramatzala gailur horretan.

Orduak adierazten hasi baino lehenago ere, beste zerbait adierazteko erabili zutela esango nuke.Benetan kanpai handia ermita baterako, neurri horretakoak ez dira asko ikusten mendian dauden ermitetan.

Kanpaia handia baldin bada ere, esaera ez du askoz txikiagoa: Apateiko ahariak jaso zuela gailurrera dio esaerak. Ez dakit esaera hori euskal mitologiaren barruan sartu ala egiazkotzat hartu , baina egia izateko ahari handia behar zuen izan, horrelako balentria lortzeko.

Nahiz eta orduak neurtzeko bi erlojuek, gaur egun, garrantziarik ez izan. XIX. eta XX mendeetan, inportantzia handia izan dute herrian. Eguneko zereginak zatitzeko asko erabili dira beraien doinuak: soroan eta mendian lan egiteko, kalerako eta eskolarako, elizarako orduak zehazteko eta abar.

Gaur zein ordutan bizi garen jakin nahi badugu edonon dauzkagu erloju edo ordulariak: logelan sukaldean, autoan, eskumuturrean...Atzera begiratzen badugu ordea, 1883ra arte, nabaria da aipatu ditugun bi erlojuak asko erabili zituztela bizitzako alor askotan.

Iraganean atzerago begiratzen badegu, ez da azaltzen erlojurik, herrian, baina seguru nago eguzkiarekin orduak neurtzen zitúen erlojuren bat izango zela hormaren batean.

Bi erloju eta bere bi kanpaiak ditugu Aizarnan, ondare bezala hartu behar ditugunak. Bertan bizi garenoi beraien donuak entzundakoan, aspaldiko oroitzapenak etortzen zaizkigu gogora. Gaur beraien egoera ikusi nahian begiratu bat eta iru iritzi moldatzera iritzi naiz, azterketa sakonik egin gabe, azal_azaletik.

Bat: Apateiko ahariak nahastu ez bazen gailurrera jasotzean. Dorrean dagoen kanpaiaren esaldia irakurri, eta hori, ermitan dagoenari dagokiola.

Bi: dorrean dagoen erlojuaren konponketa ez dela izan oso egokia, Santa Engrazikoaren berritzearenkin konparatzen badugu.

Hirugarrena: gizaldi bat baino luzaroagoan erabili ditugun erlojuak zaintzeak merezí duela, historia bat dutelako Aizarnako herriarentzat.

Jon Egiguren

Danbolin aldizkariak argitaratua

Joan artikuluen zerrenda osora>