Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Idatzi baten hutsuneak betetzen

Apirilaren 14ean, Hitza egunkarian argitaratu zen Unai Zubeldiarekin izan nuen elkarrizketa labur bat, Santa Engraziko erlojuaren konponketaren berri emanaz eta lan hauen berri ahal den egokien ematen saiatu nintzen.

Nahiz eta ahalegin guztiak egin denak aipatzeko, beti gelditzen da daturen bat edo beste burura etorri gabe, bat-batean denak gogoan izatea zaila egiten da eta orain aipatzea komeni zait gauzak bere tokian ipintzeko.

Aipatu gabe utzi nituen datu gehiago ere izango dira seguruenik, baina bat garrantzitsuena eta aipatu ez nuena Udaletxearen laguntza da. Erakunde honen laguntzarik gabe zaila egiten zait proiektua aurrera ateratzea, hartu ditugun diru laguntza gehi eman digun babesa goraipatzekoa dela esan beharra daukat.

Amaitzeko, eskerrak eman behar aipatu gabe gelditzen diren erakunde eta lanean parte hartu duten guztiei, denen beharra izaten da honelako proiektu bat aurrera ateratzeko eta.

Irakurri behean hitza egunkarian argitaratu zuen idatzia, Zestoa eta Aizarnaren artean gauzatzen ari den proiektua, gehi Usurbilgoaren berri ematen du eta.

Jon Egiguren

========================================================================================

HITZA EGUNKARIA...Ostirala 2017ko apirilaren 14a.

Auzolanean ari diraberritzen Aizarnako Santa. Engraziako ermitako erloju zaharra, eta laster. itzuliko dute bere lekura.Antzeko proiektu bat. oinarri hartuta ari dira lanean Usurbilen ere.

ALTXORRA SEGUNDOTAN NEURTUTA

Unai Zubeldia

Erloju faltarik ez zegoen lehendik ere». Baina erloju batzuen helburua ez da izaten ordu zehatza jakinaraztea. «Garai bateko altxorra berreskuratu nahi izan dugu guk». Jon Egiguren (Aizarna, Zestoa, 1949) pasioz ari da bizitzen Aizarnako Santa Engrazia ermitako erloju zaharraren konponketa. «Tximistaren batek edo jota», bizpahiru urte bazeramatzan erlojuak orratzik mugitu ezinik. «Eta Xabier Alvarez Yere gik esan zigun hura konpondubeharra zegoela». Yeregitarrek egindakoa da erlojua. «Eta, Xabierren zuzendaritzapean, lantalde bat sortu genuen lanei ekiteko». Auzolanean.

Zortzi bat lagun elkartu, joan den irailean lanean murgildu, eta Zestoako Lasao enpresan daukate egun erloju zaharra. «Mekanikoki prest dago», azaldu du Egigurenek. «Baina elektronika probak egitea falta zaigu oraindik». Kaxa elektriko-elektronikoa itsastea. Martxo amaieran erakusgai jarri zuten Zestoako kultur etxean, eta, orduari egunik jarri ez badiote ere, maiatz amaierarako itzuli nahiko lukete erlojua Santa Engrazia ermitara.

1914an iritsi zen erlojua Aizarnako ermitara, eta hiru zatitan banatuta dago egitura nagusia: erlojua bera edo denbora zehazten duen pisua dauka ezkerraldean, angelus doinua martxan jartzen duena erdian, eta kanpaia joarazten duena eskuinean. Izatez, mekanikoa du funtzionamendua. «Eta Santa Engraziako bentako gizona hiru egunez behin joaten zen erlojuaren giltzari eragitera». Orduko baliabideei helduta, 80ko urteetan automatizatu egin zuten erlojua. «Harriak al- txatzera joan beharrean, motor batzuek egiten zuten lan hura».Baina motorrak ere hautsi ziren,eta egungo teknikak baliatuko dituzte orain, «erlojuaren berezko egituratik kanpo», motor txiki batekin funtzionamendua bermatu eta geldirik zegoen «altxor preziatua» martxan jartzeko.

Bitxikerien zakutik istorioak ateratzen hasita, garai bateko erloju horien «zehaztasun falta» azpimarratu du Egigurenek. «Denbora pasatu ahala, gertatzen zen erlojua hiru minutu aurreratzea edo atzeratzea, baina, GPSaren gisako gailu batekin, erlojua aurreratzeko edo atzeratzeko gaitasuna izango du orain».

Egigurenek ziurtatu du Santa Engraziako ordularia «fidagarria» izango dela aurrerantzean.

Museo baten gisakoa

Egigurenek azaldu duenez, eskualdeko herri guztiek Aizarnako kanpai hotsa entzuten ez zutelako erabaki zuten 1914an Santa Engrazia ermitan erlojua jartzea. «Beharra sentitu zuten orduan». Baina ordu zehatza ematea baino zeregin sakonagoa dauka Zestoako ermitak. «Historia handia dauka atzean. Paregabea da parajea, altueran dago, eta, eguraldi onarekin, ia Gipuzkoa osoa ikus daiteke bertatik. Behin erlojua ermitara eramanda, museo baten gisako egitura edukiko du, kristal eta argi eta guzti. Eredugarria izango da».

Usurbilen ere izan zuten Aizarnako burutazioen berri, eta bisitan izan dira orain gutxi, buruan antzeko proiektu bat bueltaka zutela. Juan Luis Atxega Usurbilgo elizako organo jotzailearen ekimenez hasi ziren saltsan han.

«Bere garaian oso txukun konpondu zuen herriko organoa», hasi du azalpena Ińaki Mujikak (Usurbil, 1958). «Eta Juan Luisek berak esan zigun dorreko erloju zaharra berreskuratu beharra ge- neukala, hautsez eta koipez beteta zegoelako». 1912an Yeregita- rrek egindakoa da Usurbilgo elizako erlojua ere. Xabierrekin hitz egin ondoren, lagunei ere eman zien Mujikak Atxegaren asmoen berri. «Eta oso erantzun ona jaso nuen». Zazpi bat lagun elkartu ziren. «Eta denon artean erlojua jaitsi, askatu, argazkiak atera, bideoak egin, garbitu, eta, pixkanaka, berriz dena muntatzen ari gara, auzolanean».

Udalaren laguntza txiki bat ere jaso dute egitasmoa gauzatzeko. «Eta Gipuzkoako Foru Aldundia- ren diru laguntzen deialdian ere eskaera egingo dugu». Usurbilgo Lanbide Eskola eta Yeregitarrak ere buru-belarri ari dira lanean erloju zaharra berritu eta berriz bere lekuan jartzeko. Aizarnan bezala, Usurbilen ere horixe baita helburua, egungo baliabideekin erlojua zaharberritzea. «Garran- tzitsua da herritarrek euren gain hartzea horrelakoak berreskura- tzeko eta txukuntzeko ardura. Balio handia dauka horrek. Denon artean zaindu behar ditugu horrelako altxorrak».

Epeak zehaztea izaten da zaile na horrelakoetan. «Usurbilgo jaietarako txukunduta edukitzea zen asmoa [ekain amaieran], jendeak ikus zezan, baina ez dakit iritsiko garen. Azarorako bai, ordurako lanak amaituak izango ditugu». Altxorrak segundoak neurtzen jarrai dezan.

Usurbilgo elizako erlojua, Yeregitarrena, konpontzeko prest jarrita. BERRIA

Aizarnako Santa Engraziako ermita. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

GIPUZKOAKO HITZA 10 b Gaiak Ostirala, 2017ko apirilaren 14a

Jon Egiguren

Aizarnako bizilaguna

Ińaki Mujika

Usurbilgo bizilaguna

Joan artikuluen zerrenda osora>