Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Meatzeak

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, Aizarnako lignito meatzeek garrantzi handia izan zuten. Garestiya, Luixito, Etxaide, Alfredo, San Jose edo San Fermin bezalako meatze ugari zeuden, gehienak Ertxin mendian kokatuta. Aizarna eta Zestoako inguruetan lignito geruza ugari zeuden, eta kalitate oneko erregaia erraz erauzten zen. Gehienbat Iraeta, Arroa eta Zumaiako zementu lantegietan erabiltzen zen. Garai batean, urtean 27.000 kintal metriko erauzten ziren, eta 1881etik 2.000.000 kintal ingurura iritsi zen guztira.

Gipuzkoako Meatzaritza Erregistroaren arabera, Zestoan 1871 eta 1924 artean 112 emakida eskatu ziren lignitoa erauzteko, lehen ofiziala 1844koa izanik. 1913an, Aizarnako meatzeen ekoizpena probintzia osokoaren % 94ekoa izan zen, eta 100 langile inguru aritu ziren lanean. San Fermin, San Jose eta Garestia izan ziren erauzketa handieneko meatzeak.

Gaur egun, meatze hauen aztarnak ikusten ditugu mendian, baina desagertzear edo egoera kaxkarrean daude gehienak. Atal honetan, gai honekin zerikusia duten artikulu eta argazkiak bildu ditugu.

Argazki galeria

Artikuluak