ILARGI ESNEA AIZARNAN
Berria Egunkarian argitaratua.
Aizarnako koba zulo batean /moomilk) erreka bat dagoela baieztatu du Aranzadi Zientzia Elkarteak.Aizarnatarrek “betidanik” ikusi dute esne zuria meategi batzuetatik irteten, baino inoiz ez dute pentsatu berezia izango zenik.
Martxoan jabetu ziren auzoan zutenaz,Aranzadik Ernio mendiko Alzola leizeko erreka zuriaren berri eman zuenean.Orduan ,errekako subtanzia zuriaren lagin bat hartu eta Aranzadira bidaltzea erabaki zuten .Orain baiztapena iritsi zaie.
Zuria eta disdiratsua
Ilargi esnea, zuria eta disdiratsua da, karbonatoa, kaltzioa eta magnesioa dira haren osagai nagusiak.
Ernion aurkitutako errekaren berri izan zutenean harri eta zur gelditu ziren Aizarnako bizi lagunak .Auzoan denek ezagutzen duten erreka bat etorri zutzauen guztiei burura. “Auzoan betidanik ezagutu izan dugu erreka hori, eta ia denok genekien nun zegoen. Baino ez genuen horrenbesteko garrantzia zuenik”adierazi dio auzoko bizilagun batek (hitzari).
Aizarnara heldu baino lehenago dauden zelaietan dago ilargi esnezko erreka,auzora doan errepidetik gertu . Hala, euri asko egiten duen egunetan errepidera arte ere iristen da likido zuria, auzotarren esanetan.
Aizarnatarrek uste dute Ernioko errekarekin lotuta egongo dela beharbada. Izan ere, Erniotik nahikoa gertu dago Aizarna eta gainera, leize asko daude inguru harta. Inork ez daki kabazulo horien beste aldea nun dagoen.
Munduan bi kasu, eta biak Euskal Herrian
Ilargi esnea paretetan dagoen estaldura bat da,zuria eta disdiratsua.Oso hidratatua egoten d, eta biguna eta oso plastikoa da. Estutzen denean ur asko isurtzen du.Hiru dira haren osagai nagusiak : karbonatoa, kaltzio eta magnesioa. Normalean kantitate txikian egoten da eta egoera solidoan. Berez, Heuskal Herriko askotan aurki daiteke.
Hala ere, Ernioko aurkikuntza apartekoa izan zen. Izan ere, ordura arte egoera solidoan bakarrik aurkitu zuten eta zentimetro koadro txikian.Ernioko errekako ilargi esnea, berriz egoera likidoan dago,eta gainera 150 metroko meazulo bat zeharkatzen du.
Aizarnakoan ere egoera likidoan dago ilargi esnea. Hala ere Aizarnako errekarekin, munduan eta eskualdean bigarrren aldiz aurkitu dute ilargi esne likidoa.
Berria Egunkarian argitaratua.