Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

HERRI MEATZARIA

AIZARNATAR BATEN IRITZIA

Aizarnako herria,aspalditik nekazal izaera duen herria bezala ezagutzen dugu gehienok. Inguruko baserriak lurra landuz bizi izan dira urteetan zehar. Baina hau ez da inondik ere herri honek eduki duen baliabide bakarra. Gutxi batzuk ondo gogoratzen duten bezala, Aizarna herri meatzaria edo mineroa ere izan da.

Azken izaera hau familietan ahoz-aho mantentzen joan izan da, baina argi dago gazteen artean jakintza hauek galtzen ari direla. Herritarrok geure kulturaren aberastasun osoa mantendu nahi badugu, komenigarria izango litzateke jakintza hauek gordetzea.

Horretarako, ideia ona litzateke herrian esposizio edo erakusketa bat zabaltzea . Aizarnarren nekazal eta minero izaerari buruzko tresnak, erremintak ,argazkiak , idatziak , etab. erakuts daitezke Erakusketa horretan .

Erakusketa hau jartzeko badago bigarren arrazoi bat ere:Aizarnara etortzen diren kanpotarrak ez dute herriari buruz zerbait jakiteko modurik . Beraz ,erakusketa bat baliagarria gertatuko litzateke .

Hau iritzi bat besterik ez izan harren , herritarron esku dago erakunde publiko nahiz pribatuen aurrean hau bultzatzea .Aizarnak ,bere kultura eta izaera mantentzeko erakusketa bat merezi duelakoan nago.

Ion Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>