Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Ikatz bila Aizarnan

Lierni Arrietaren artikulua, Danbolin Zestoako herri-aldizkarian argitaratua (2005,01)

ZESTOAN MEA ZULOAK ORAIN DELA URTE GUTXI ARTE MARTXAN EGON DIRELA JAKITEKO EZ DA URRUTIRA JOAN BEHAR, HURBILDU AlZARNARA ETA EDERKI ZULATUTA DAGOELA IKUSIKO DUZUE. IKATZ TONA MORDOA ATERA ZUTEN HANDIK. XX. MENDEKO LEHEN ERDIKO KONTUEKIN GATOZ ETA AlZARNAKO IBARRA BASERRIKO EPIFANIO IRURETAK LAGUNDU DIGU GARAI HARTAKO MEATEGIETAKO EGUNEROKOA EZAGUTZEN. MEAGIZONEN LAUGARREN BELAUNALDIKOA DA ZUMAIAN BIZI DEN AIZARNARRA ETA AlZARNAKO BASERRIAN GORDE DITUZTEN MAPEI ESKER, BADAKIGU ZEIN MEATOKI ZEUDEN HAN. ZULO HAIEN IZENAK HAUEXEK DIRA: SAN SEBASTIAN, LUISITO, SAN ASCENSION EUSTAQUIA, IRABIDE, ECHAIDE, LA CUARTA, GLORIA, SAN FERMIN, SlN NOMBRE ETA GARESTIYA. BAGOAZ MEA ZULOKO PASILLO ILUNEAN AURRERA, KANDILAREKIN ARGI EGINEZ...

Bizkaian ez bezala, Gipuzkoan garrantzi oso gutxi izan zuen harri ikatzaren erabilera industrialak. Zestoan aldiz, bi gertaera geologikoren gertutasun geografikoak indar berezia eman zion industria honi. Batetik, Ertxin mendiaren erraietan gordetzen zen bihotz beltza zegoen eta bestetik, Ibainarrietako marga (buztinez eta karez osatutako harria). Biak Bedua edo Agoten bildu eta karobietan erretzen ziren zementu naturala edo kare hidraulikoa ekoizteko. XIX. mendearen erdialdetik, joan den mendearen 60ko hamarkadara arte segi zioten jarduera horri. Aizarnako auzoan garraantzi itzela izan zuen, askoren ogibide izan zelako eta gazte askok soldadutzatik libratzeko modua ere izan zutelako.

Meatzeak zementu fabrikenak izaten ziren eta kapataz batek zuzentzen zituen. Tresnatzat esku soilak erabiliz ateratzen zuten ikatza. Meatze bakarrak zuen argindarra eta bera, 1956an istripua izan ondoren jarri zuten. Mendiaren aldapetan, ikatz geruzei perpendikular, ura ateratzeko malda pixka batekin eraikitzen zituzten meategi zuloak. 1,50 metro-gogortzen zuten pasabidea. Galeria lu-eenak, 350 metrokoak, San Ferminekoak omen ziren. Luzeragatik aireztapen arazoak zituen, Lignitoarekin topo egiten zutenean, galeria hauei perpendikular ikatz geruza ateratzen zuten. Dinamita sartzeko metro bateko zuloa egiten zuten. Batek barrenari heltzen zion eta beste birek porrarekin kolpez kolpe barrena biratuz egiten zuten dinamitarientzat lekua. Barrena motzarekin hasten ziren eta zuloa handitzen zihoan neurrian, barrena luzeagoarekin jarraitzen zuten. Zuloa egin ondoren, dinamita sartu eta eguerdian, bazkal aurretik, edo ilunabarrean egiten zituzten leherketak. Leherketak txi-kiak izaten ziren eta eguerdi edo arratsalde partean egiten zituztenez, meatzariak berriz sartzerako ke eta hautsak pausatu eta ikatza ateratzeari ekiten zioten. Pikatxoia eta porra hartu eta minerala atera eta puskatzen zuten. Mineral kozkor bakoitzak ez zuen bi kilo baino gehiago pisatu behar. Ikatza eta harriak bereiztu egiten ziren eta kapalotarrak (otar mota bat) bete. Ikatzez betetako otarra pertsunarekin (burdinazko tresna) arrastaka galeria nagusira eramaten zuten. Kapalotar hauek arrastaka eramandakoan ez puskatzeko burdinazko zinta batzuk josiak izaten zituzten. Galeria nagusian, trenbide gainean zihoazen bagoiak betetzen ziren. Trenbideak aldapa behera kanporatzeko eraikita zeudenez, bultzada batzuk nahikoa izaten ziren tona bat ikatz ateratzeko. Askotan bagoiak karriletik atera eta bagoneta guztia eskuz hustu eta berriro karriletan jarri behar izaten zen. Meatze-ik ateratakoan, ikatzez betetako bagoia hustu eta ikatza zabortegian pilatzen zuten. Zabortegi horiek estaliak izan ohi ziren.

Meatokiko ahotik zementu naturala ekoizten zen lantokietara garraiatzeko hainbat modu zituzten. 1947-48 urtera arte Beduako fabriketara idiek tiratako karroz garraiatzen zen 1868an eraikitako errepidean. 1949-1950 urtetatik aurrera gasogenoa erretzen zuten kamioiek garraiatzen zuten ikatza. Baziren errepidetik urrun zeuden meatze ahoak eta meatoki haietako ikatza lurrezko bideetan zehar gurdian garraiatzen zuten. Errepide alboan deskargatu, ondoren, berriro kamioian kargatu eta garraiatu. San Pelaio eta San Fermineko meategietako ikatzak errepidera hurbiltzeko airez kable sistema zuten. Gaur egungo teleaulkien moduan otarretan garraiatzen zuten ikatza. Zutabez zutabe kablea mugitzen zuten bertan, gantxotik zintzilik lepotarrak (otar mota bat) aurrera eta atzera. Aurrera zihoazen lepotarrak ikatzez beteak eta bueltan zetozenak hutsak. San Fermingo kable sistemak kilometroko luzera zuen eta Aizarnatik Aizarnazabaleko trolatzen zuen lepotarrak ondo zihoazela. Otarren bateko edo besteko ikatza erortzen bazen korneta jo eta motorra gelditzen zuten. "Sin Nombre" eta "Garestiya" meatzek ere kable sistema zuten San Fermin izeneko meategira arte eta hemendik Txiribogara jaisten zuten ikatza.

Geologia eta ikatza eskutik helduta

Meategien historia ondo kokatzeko kontu zaharrak ere aipatu behar ditugu. Geologiak azaltzen dituen kontu zahar-zaharrak. Aizarna eta Akuako Geologia: Emio-Gazume-Pagoeta mazizo karstikoaren bamean, unitate hidrogeologiko independentea da. Kare-harriak batzen ditu Emio, Gazume eta Pagoetara. Lur eremu hau, Kretazikoan ingurune arrezifalean jatorria duten harriz osaturik dago. Ernio, Pagoeta eta Gazumera harri amak batzen baditu ere, urak banandu egiten ditu. Bi haran hauek ur sare independentea dute. Bertaraturiko euri urak lurrazpiko erreka eta ibaiak zeharkatu ondoren, Hamabiturrin kanporatzen dira. Aizarna eta Akuako haranek ur sare bera izateaz gain, antzeko arkitektura dute: biak kareharritan gertatzen den lurren honidoraketa dela eta sortu ziren. Kareharriaren ezaugarri garrantzitsuenetakoa, uretan duen disolbagarritasun ikaragarria da. Harri gogorra izan arren, urak desegin egiten du eta egitura benetan bereziak eratu. Urak lurrazpiko putzu, ibai eta errekak sortzen ditu eta tarteka, (geologian denbora mantso baitoa) ibai horren gaineko lurrazala hondoratu eta haran itsuak eratzen ditu, Akua eta Aizarna moduko haranak. Irteteko maldan gora egin behar da haran hauetan.

Hala ere, dena ez da kareharri inguru hauetan eta tartekatuta, hareharri buztintsua eta marga beltzak lignito geruzekin agertzen dira. Lignitoa ikatz mineral mota bat da. Ertxinen dagoen lignitoa gure inguruan duela milaka mende usteldu ez zen eta lurrak irentsi zuen zur fosilizatua da, landareak harri bihurtuta, alegia. Gerora, gizakiak lurretik atera eta erregai moduan erabili izan du. Ez da oso erregai preziatua, ez baitu asko berotzen eta hondakin ugari askatzen ditu, ke moduan. Lau lignito geruza daude tartekatuta: lehenengoa metro zabalekoa; bigarrena hiru metro zabalekoa, baina kalitate eskasekoa; hirugarrena sakona eta oso kalitate onekoa, bi metro zabalekoa, eta laugarrena, bi metro zabalekoa eta kalitate ertainekoa.

Epifanio Irureta. Ibarra baserriko mea gizonen azken belaunaldia

Birraitona, aittita eta aita meategietako arduradun. Etxean meategietako maizter. Ama langileen zauriak sendatzen trebatua. Gaztaroa meatzeen inguruan igaro zuen Epifanio Iruretak. 16 urterekin kontratatu zuten lanerako. Herriko beste hainbaten moduan, soldadutza ere bertan egin zuen. oroitzapenak bildu eta gurekin berriz bizitu ditu, oroitzapen xamurrak zein gogorrak.

ZENBAT URTEREKIN HASI ZINEN LANEAN AlZARNAKO MEATOKIETAN ETA NOIZ ARTE EGIN ZENUEN LAN BERTAN? Aitak, aittittak eta osabak meategietan egiten zuten lan eta gu ere han inguruan ibiltzen ginen. 16 urterekin egin zidaten kontratua 1949an. 11 urte eta erdi egin nituen bertan, 1960an itxi zen arte.

LANEGUN ARRUNTA DESKRIBATU IEZAGUZU. Egunean zazpi ordu egiten genituen. Lan ordutegia, 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara zen. Goizean, bezperan lehertutako ikatza pikatu eta kanpora ateratzen zen. Horretarako, otarra bete eta meategien barruan zegoen zabortegian pilatzen zen ikatza. Hemen, bi lagunek, tona bat ikatz garraiatzeko prestatutako bagoiak betetzen zituzten eta meategietatik ateratzen zuten. Bagoiak aldapan behera eraikitako trenbidean bultza gabe kanporatzen ziren. Bagoiak berriro barneratzeko bultza egin behar izaten zen. Askotan mutilek binaka egiten zuten lan eta bat bagoi gainean eta bestea bultzaka itzultzen ziren, alferrena gainean zela! Gero, dinamita sartzeko zuloak egin eta arratsaldean egiten zen deskarga. Dinamiten metxak luzera desberdinetakoak izaten ziren. Langileetako batek lapur-txistuarekin abisua ematen zuen eta leherketak kontatu egin behar izaten ziren. Denak lehertu zirela ikusi behar zen.

ZER EGITEN ZEN IKATZAREKIN? Otarrak ikatzez beteta Txiribogara (Aizarnazabal) jaisten ziren, kable bidez. Teleaulki moduko garraio sistema zegoen eta sei tximinitan zegoen motorrak mugitzen zituen otarrak eta Txiribogara eramaten zituen. Beduako eta Agoteko karobi industrialetara karroan edo kamioian eramaten zuten. Ikatz hura Ibainarrietatik jaitsitako harria erretzeko erabiltzen zuten.

ZEIN OSASUN ARAZO IZATEN ZENITUZTEN? Meategiko langileen osasun arazo ezagunena silikosia izan arren, ez genuen horrelakorik ikusi. Benetako arriskua istripuena izan zen. Ikatzaren inguruan askatzen zen gasa, grisua, zegoen alde batetik eta bestetik, bere garaian lehertu gabeko dinamitek istripuak eragin zituzten. Grisuari dagokionez, arnasbidea lortzea izaten zen gure kezka handiena. Aldapan gora irekitzen genituen meatze-bideak eta eskuz mugitzen ziren aspiradorea eta haizagailua erabiliz arnasa hartzen genuen, tximinira iristea lortzen genuen arte. Grisua zegoen ala ez jakiteko kandilak erabiltzen genituen, suak gora egiten bazuen, grisua zegoenaren abisua izaten zen. Istripurik larriena 1956ko negu hotzean gertatu zen. Hilbeltzak 4 zen egunean kandilarekin grisuak su hartu eta bi gizon erre ziren. Beste batean berriz, goizean ikatza harrotzen hasi eta aurreko egunean lehertu ez zen dinamitaren ukitu eta Ttalok eta Arnerikanuak, biek aurpegia txikitu zuten.

ZENBAT LAGUNEK EGITEN ZENUTEN LAN MEATEGIETAN? Guk, "San Fermin" meatzekoek, Cementos y Zubimendi enpresarentzat egiten genuen lan eta gerora, 1952an, "Sin Nombre" izeneko meatzekoekin batu ginen. Orduz geroztik Uriarte, Korta y Zubimendirentzat lan egiten jarraitu genuen. Garai horretan 35 bat lagun ginen, bi Aizarnazabaleko baziren, baina gehienak aizarnarrak ginen. Langile arruntez gain, soldadu mutilak zeuden. Hauek gutxi kobratzen zuten 12,5 pezeta hamabostaldia. Langile arruntak 250-300 pezeta irabazten zituen. Dena dela, soldadu mutilek lana ere tamainan egiten zuten eta askotan siesta ederrak egin ere bai!

NON GORDETZEN ZUTEN BOLBORA ETA DINAMITA? "Polborin" izeneko bordatxo txiki batean gordetzen ziren. Ateak zazpi morroilo izaten zituen bere giltza eta guzti. Ardura gure osaba Krispinek izaten zuen. Teilatutik lapurreta egiten ere saiatu ziren. Baina haiei trabak jartzeko ezin ordea karga gehiegi jarri teilatuan leherketaren bat gertatzen bazen ere. Lau kaxa dinamita baino ezin genituen izan. Goardia zibilak zortzian behin etortzen ziren, zenbat gastatzen zen ikusteko. Gure amak harnaiketako ederra eman eta "muy bien, muy bien" eginez joaten ziren.

ZERGATIK ITXI ZIREN MEATEGIAK? Cementos Rezola fabrika porlan azkarra egiten hasi zenean, behera egin zuen zementu naturalak edo zementu hidraulikoak. Hidraulika harriarekin erabiltzen da eta burdinarekin ezin da erabili herdoildu egiten duelako. Porlana ordea, burdinarekin ondo konbinatzen zen.

Jon Egiguren

Joan artikuluen zerrenda osora>