Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

¿MEATZARITZAKO AZTARNAREKIN ZER?

Aurreko danbolin aldizkarian Jon Egiguren aizarnarrak meatzaritzari buruzko erakusketa zabaltzea eskatzen zuen. Ez zaio arrazoirik falta . Gure udalerrian antzinako historiaz hain kontzientziatuak gaudela dirudienean, tamalgarria litzateke historia hurbilaz ahaztea.

Ez dago atzera gehiegi egin beharrik gure herrian meatzaritzak izan duen garrantziaz eta eraginaz jabetzeko. Agirietan laurogeita hamar meategi agertzen dira, zehazki erregistraturik.

Ofizialki leen meategia bezala, Mina sin nombre da, Katre mina deitua agertzen da. Meategi hauetatik gehenak lignito ikatza ateratzen zuten eta besteak burdin meategiak ziren, bakarren bat zink meategi bezala agertzen bada ere, Ia denak Ertxina mendiaren bi aldetara kokatzen ziren. Aizarna aldera eta Zestoa aldera

Meategien izenak ere oso bitxiak dira: Sin nombre, Sinforosa, Casualidad, fabina, Aquiles, San Mamerto, eta abar

Lignitoaren bidez harri mota bat berotu eta oraulika (kare hidraulikoa) ateratzen zuten. Iraulika Lantegiak, Arroabean, Narrondon, Txiribogan, Agoten era Beduan aurkitzen ziren beste zenbaiten artean.

Lantegi hauek omen ziren meategi jabeak. Sarritan lantegi bakoitzak bere meategia zuen. Gero, zementu artifiziala edo porlana asmatu zenean, iraulika delako hori bazterturik geratu zen eta Orduan etorri zitzaien gure meategiei euren azkena. Meatzari kopuruari dagokionez, beren garairik onenean, (1914-1918) ehun bat langile ibiliko omen ziren Ertxiñako meategietan.

MEATEGI AIPAGARRIENAK.

SIN NOMBRE (Katre mina) Aizarnako Katre baserriaren onduan dago . Ofizialki agertzen den lehen meategia,,1844. urtean zabaldu eta 1978an itxi zen ofizialki. Bere jabeak”Corta y Cia, S.L”,Agoteko araulika lantegiaren nagusiak ziren

SAN FERMIN ( Ibarreko mina). Aizarnan dago , Ibarra baserriaren ondoan 1856 urtean hasi zen lanean Hau omen zen azkena itxi zen meategia .Bere jabea Uriarte y Zubimendi “,Beduako iraulika lantegia.

GARESTIYA (Ertxin mina )Akuatik Ertxinarako bidetik hurbil zuen sarrera Amistulo deitu zelaian 1872,ean zabaldu zen. Jabea Arroabeko “Zementos Alberdi”iraulika fabrika. Ez dira urte asko sarreran zegoen eraikina eta sarrera bera guztiz suntsitu zotuztela. Tamalgarria benetan¡.

LUISITO. Akuatik Aizarnarako galtzadatik oso hurbil aurkitzen da eta bertako lanak ofizialki 1902 an hasi ziren . Bere jabea Jose A. Odriozola. Txiribogakoa.

MEATZARIEN MAILAKETA.

ARDURADUNA.(katapaza). Honek zuen meategiaren ardura eta jabearekiko harremana, eta beronek gidatzen zuen meategiko lana. Horrela, egunero “Policia minera”deitu liburuan meatzari bakoitzaren lanen berri eman behar zuen, gero hamabostean behin, nagusiak emandako kintzenak banatzeko.1900.ean meatzari bakoitzak eguneko hiru peseta jasotzen zitúen.

APEATZAILEA.Apeo edo zutabeak jartzeko kargua zuen meazuloak porrot egin ez zezan, horrela aurrera zulatzen jarrai zezaten

BARRENARIA.Honek zuloak egiten zitúen, ondoren dinamita sartzeko.

PIKADOREA.Pikatxoiz lan egiten zuena, Meatzariek erabiltzen zuten pikatxia berezia zen.

LANGILEAK.Hauek laguntzile edo pioi lana egiten zuten: lepotarra bete, orga bete eta eraman e.a.

MANUEL ARREGI

Danbolin aldizkariak argiraratua

Joan artikuluen zerrenda osora>