Aizarna eta Zestoako meategiak ezagutzen
Meategiak ezagutzeko Udaletxeak bultzatu duen ekimena gustura hartu dudala esan beharra daukat. Aizarnak meategiekin duen lotura agerian jarri eta bere historia ezagutzeko aukera izatea positiboa izango delakoan nago.
Orain arteko ekimenak xumeak izan dira: erakustaldiak, ibilaldi puntualak eta abar; oraingoan badirudi iraunkorra eta benetako saiakera dela, 2025eko udako aldizkarian irakurtzen dudanez.
Zestoa eta Aizarnaren inguruan ezagutzen ditugun meategi denak ezagutzera emateko ibilbidea osatzea zaila egiten da, asko baitira, eta gaur egun batzuk ez dute ez sarrera eta ez biderik. Bestalde, aldizkariak aipatzen dituen Luisito, Sin Nombre eta San Isidro meategiak ezagutzeko bideak zeharkatzeak ez dauka zailtasun handirik. Informazio panelekin batera hiru meategi hauen ibilbidea lortzen bada, orain arte egin den pausorik handiena izango da arlo honetan.
Aspalditik aipatzen den kontua da eta egia esan gai honetan mesfidantza pixka bat banuen barruratuta, baina Udaletxearen asmoa irakurri ondoren berriro lehengo itxaropena berritu zaidala aitortu behar.
Badira Gipuzkoan herri gehiago ere meatze ugari dituztenak. Berauen ibilbide eta erakusketak egoki antolatuta dituztenak ere badira. Ertxina inguruak arlo honetan duen historia zergatik ez azaleratu?
Dena den asko hitz egin liteke gai honetaz, baina orain lan egitea tokatzen da bai Udaletxea bai boluntarioak helmugara iristeko. Ea helburua lortzen dugun, merezi du eta.
Behean argitaratzen dut aldizkarian Udaletxeak argitaratu duen helburu berria eta , irakurtzea gomendatzen dudana.
Jon Egiguren
---------------------------------------------------------
ZESTOA GEUK EGINA ALDIZKARITIK JASOTA
.........................................................
ZESTOAKO ONDARE INDUSTRIAL ZAHARRA EZAGUTUZ
Europan bezala Euskal Herrian ere industrializazioa garaikidea XIX mendearen bigarren zatian garatzen hastearekin bateratsu, Zestoan meatzarita jarduera garrantzitsua egon zen. Adineko herritarrek jarduera haren berri gehiago ala gutxiago jakin badakite baina oraindik jarduera haren arrastoak ugariak badira ere, ingenieritza garraio sistemak desagertzen joan ahala Zestoako meategien inguruan ezjakintasuna da nagusi.
-.
-.
-.
---------------------------------------------------- ----------------------------------------------------
XIX. mendearen erdialdean hasita, Aizarnan eta Zestoan meategi ugari ustiatzen hasi ziren, gehien bat Ertxina mendiaren altzoan. Meatzaritza jarduera horizementu naturalaren fabriken garaipenari oso lotuta egon zen eta Zestoa aldean berebiziko garrantzia izan zuen jarduera industriala garatu zen, bereiziki, Ertxina mendiaren inguruan: lignitoaren ustiapena . Lignito ikatza ezinbestekoa zen kare edo zementu idraulikoa sortzeko. Horrela bada, Aizarna erdigunean hartuta, meategi ugari zabaldu ziren gure herrian.Orain, Zestoako udalak jarduera haren lukukotza argitara atera nahi du gure historiaren pasarte garrantzitsua izan zelakoan.
Meategi gehienak lignito ikatza lortzeko ireki ziren. Lignito hori,inguru hurbilean kokatu ziren zementu lantegietara bideratzen zuten: Arroabea,Iraeta,Narrondo,Txiriboga, Agote, Bedua, Oikia,Zumaia…. Lantegi horietan zementu naturala edo kare hidraulikoa egiten zuten ,iraulika deitua, herri izkeran. Iraulika lortzeko, tuparria (marga) Ertxina meategietatik ateratako lignitoarekin erretzen zuten. Tuparria ere oso hurbil lortzen zute iraulika lantegiek,bereiziki Ibainerrietako harrobian.
Zestoako lantegi haietan egindako kare hidraulikoa oso kalitate onekoa izan behar zuen eta bereiziki estimatua itsas portuetako ereikuntzetan. Diotenez, Europako portu garrantzitsuenen eraikuntzan erabiltzerainokoa, eta dakigunez, Rotterdameko portuko hainbat urpeko zimendatze lanetan ere erabili omen zuten hemengo kare hidraulikoa.
Ia mende batez iraun zuten ukatz meategiek, naiz eta garai oparoenak XX.mende hasierakourteak izan.Hain zuzen,garai oparo hoietan, guztira, ehun langile inguru ibili omen ziren lanean.Baina I,Mundu Gerraren amaierak eta Espainiako 1936ko Gerrak eskariaren gainbehera ekarri zuen, eta xx. mende erdialdean porlan zementua agertzeak Ertxina inguruko meategiak erabat ixtea ekarri zuen. Dagoeneko, iraulika ez zen bearrezkoa zementu fabrikentzat.
Zestoako Udalak, azken urteetan behin baino gehiagotan aipatu izan den egitasmo bat moldatu nahi du datozen hilabeteetan. Urtebeteko epean egitasmoa burututa egotea nahi litzateke. Horretarako, udalak herritar batzuei eskatu die lankidetza, eta dagoeneko lehen urratsak ematen hasiak dira.
Egitasmo hau lehen urratsa edo fasea izango litzateke eta lehengaia ateratzen zen eremuak jarriko dira ikusgai, meategiak alegia. Ertorkizunean lehengai horiek lantzen zuten lantegiren bat berreskuratzea ere helburuen artean dagoenez, herritar eta gainuntzekoek kare hidraulikoa sortzeko ziklo osoa begitantzeko aukera izango lukete. Bide batez Zestoako eskaintza turistikoari bertakoa izandako jarduera bat gehituko litzaioke.
------------------------------------------------------------------------------
Proiektuak bi atal nagusi izango lituzke.
Meategien ibilbidea.Hirumeategi lotuko dituen ibilaldi zirkularra prestati nahi da,herritarrek ia mende bat iraun zuen jardueraren berri izan dezaten.Horrela ibiltariek Luisito, San Isidro eta Sin Nombre meategien sarrerak ezagutzeko aukera izango dute.Gaur-gaurkoz, ibilbide hori nola edo hala egiteko moduan dago. Dena dela ibilbidea behar bezala egin ahal izateko, mendi garbiketa eta txukuntze lan asko gelditzen da eta dagoeneko garbiketa lanak hasiak dira.
Meatzaritza jarduerari buruzko informazio osagarria eta dibulgazioa.
Horretarako, ibilbidean zehar jarriko diren informazio-panelak eta udalaren webgunean jarriko litzatekeen informazioa landuko dira. Informazio-paneletan meazaritza eta meategi nagusiei buruzko informazioa agertuko litzateke; webgunean berriz, alde batetik ibilbide beraren tracka eta bestetik meategien inguruko jarduerari buruzko informazio zabala. Ibiltariak ibilbidean jarriko diren paneletako QR-ak erabilita mugikor bidez informazio zabala eskueran izango luke.
------------------------------------------------------------------------------
En la segunda parte del siglo XIX,junto con la industrialización que tuvo lugar en toda Europà, en Zestoa había una producción minera bastante importante de la cual poco se sabe.Por ello, el Ayuntamiento de Zestoa tiene como objetivo dar a conocer la historia minera de Zestoa.Para ello ha contado con un grupo de personas del pueblo para poder habilitar las zonas de las antiguas minas y en breve se podrán visitar las entradas de las minas que mayormente se encuentran en el monte Ertxiña.