Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaila eta Aizarna 2019

Sasi koipetsu eguneko argakia-2
Sasi koipetsu eguneko argakia-2
Sasi koipetsu eguneko argazkia-1.
Sasi koipetsu eguneko argazkia-1.
Inauterien usaiak iritsi dira Aizarnara ere, haur ugari hurbildu da mozorrotu ondoren herriko plazara. Gero eta errotuagoak  ikusten dira jai hauek herri txikietan ere. Nahiz eta gurasoek lan gehiago egin behar izaten  duten mozorro hauek prestatzen. Bideo txiki bat dago jasota egin dituzten jolas eta dantzekin.  Ikusteko joan helbide honetara. https://youtu.be/qyJ3OKTrKtU

Aitzbarna Elkarteak, urteroko ohiturari jarraituz aurten ere antolatu du mus txapelketa azkarra. Ezin dugu ahaztu txapelketa hau Otsaileko morroi feria egunari dagokiola , naiz eta ahaztuta daukagun gaur egun. Aurten Martxoko lehen egunean  izango da txapelketa, ostiralean egin ohi delako. Sariak ez dute haitzakirik, baina  urtean zehar txapela buruan izateak ere badu bere xarma, Aizarnakoak garenontzako behintzat. Beraz, martxoak 1. gaueko 22:30tan Aitzbarna Elkartean  izango da ordua. Mus zalea bazara, aukera ederra daukazu, benetako lehiaketa honekin gozatzeko.

Garizuman sartzera goaz eta honek bijilia  ugari darama berekin,  gabezia hau  saihesteko grasa pixka bat pilatu  beharra dago gorputzean eta sasi koipetsu  eguna egokia da horretarako, begira nola ospatzen dugun  Aizarnan.

Kobaz  Koba Trail Artzei  bide  lasterketan, Xabi Bergarak 1’19’44 denbora egin zuen eta Jon Arruek 1’30’09. Xabi Bergaran argazki hau saretik jaso dut eta Jon Arrueren argazkirik  ez dut aurkitu.

Uraren marmarra entzunez eta  leku bukoliko batean egiten den ibilaldia da,  Elarritza errekaren inguruan egiten dena. Bide ertzean,baserri bat seinalatzen duen irudia dugu hau.

 Hitzaldi-elkarrizketa bat  antolatu du Aranburu Landetxeak, otsailak  8. gaueko 22:00. Hitzaldia Jose Arregi teologo eta irakasleak  emango du.Beraz nahi duenak tertulia honetan parte hartu, azaldu besterik ez du Aranburu jatetxera.

 Elarritza errekaren ondoan, Aizarnako Olaberri baserria. Argazkia 2019/01/11.

Otsailak bi, Kandelario eguna ospatzen dugu. Kandela ugari bedeinkatzen zen garai batean Aizarnako elizan eta  ospakizun berezietan bakarrik erabiltzen ziren. Urtean zehar kandela asko gastatzen baizen etxeetan  eta denak ezin bedeinkatu. Gehienak Puertekoan egindakoak jakina.

 Otsailak 3 San Blas eguna ospatzen dugu. Gogoan dut oraindik egun honetan nola joaten nintzen elizara janariak kapazuan hartuta. Bedeinkatzeak ez dakit eraginik duen, baina  ohiturak  jarraitu egiten du oraindik toki  batzuetan eta San Blas opilak egin eta jateko ere  bai.

Santa Ageda bezperan, honelako aurpegia erakutsi dute gure lurraldeko mendi tontorrak.

Santa Engrazia ermitan dagoen Ageda Donearen irudia, lore sorta polit batekin agertzen da urtero bere eguna ospatzen den  bezperan. Egun honetan urtero irteten du Zestoako talde batek kantari eskean eta ohitura zahar honekin batera berritzen  dute lore sortarena ere. Bejondeielaˇˇˇ Argazkia 2019/02/04

Anbuko elkarrizketa.
Anbuko elkarrizketa.
Joxin Iturriozek aurkeztuta,Joxe Arregi teologoak hitzaldia eman zuen Aranburu jatetxean, ostiral ilunabarreko 22:00. Gaur egun zenekin ezin sinistu, zen gaia eta hitzaldia interesgarria izan zela esan beharra daukat, badirudi  gai hau jorratzeko interes handia zegoela  Aizarnan. Ondoren egin zen elkarrizketan  era askotako galderak eta pentsaerak azaldu ziren bertan, eta denak ez ginen ados jarriko seguruenik, baina elkarrizketaren bitartez lortzen dira adostasunak ere.