Aizarnako plazan dagoen haurren jolastokia dena berritu dute. Begira zer itxura dotorea duen orain.( 1 )
|
Aizarnako plazan dagoen haurren jolastokia dena berritu dute. Begira zer itxura dotorea duen orain.( 2 )
|
Balkoiko loreontzi batean zozoak egin duen habiaren jarraipena da argazki hauetan ikusten dena. Garai batean ez nuen pentsatu ere egingo zozoak balkoian habia egingo zutenik. Baina garai hobeak dira zozoentzako eta hauek ere hiritar bihurtu dira. Egia esan, kaleko lorategietan hauek ikustea benetan zoragarria da niretzako.( 2 )
|
Aizarnar honek beti izan du kirolerako zaletasuna eta azken urteetan golfzelaiak ditu gustukoen kirola praktikatzeko. Ez dakit zer maila duen, baina sailkapen polita lortu zuen behintzak lehiaketa honetan. Argazkian German Elorza ikusten da bigarren saria jasotzen.
|
Iban Pardo Zestoako segalariak 1452kilo belar ebaki zituen Aizarnan, bi kiloren aldeagatik ez da sailkatu finalerako.
|
Espiritu txarrak etxe barrura ez sartzeko, ohitura zahar honek jarraitu egiten du oraindik Euskal Herrian.
|
Aizarnan ospatu den Gipuzkoako segalari txapelketako irudia.
|
Sega lehiaketak ikusi ditudala ez da lehen aldia, baina lehen aldiz ikusi dut emakumea erreminta zorrozten segalariari. Ez zuen lehen aldia izango seguruenik.
|
Ekainak 19, Gipuzkoako segalari txapelketako kanporaketa ospatuko da Aizarnan. Aranburu atariko zelaia ospatuko da berau eta 11,30 tan hasiko dira lanean. Aurten lehiaketa honetara aspaldiko talderik ugariena aurkeztu da, zortzi lehiakide izango dira finalerako lekua lortu nahian. Lehiakide asko direnez bi talde osatuko dira eta taldeko bi irabaztunak izango dira finalean. Lehen taldean hauek izango dira: Iban Pardo, Arkaitz Arteaga, Julen Gabilondo eta Andoni Urrutia. Bigarrenean:Iñigo Mercader, Suharri Irazusta, Igor Esnaola y Jokin Etxeberria. Segalariak lanerako izango duten denbora ordu-erdikoa izango da. Eguraldian laguntzarekin eta leku zoragarri honetan ikuskizun politarekin gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiak.
|
.. San Juan bezperan edo udako solstizio egunean,ohitura da sua egitea eta hemen erretzea urtean izan ditugun sentipen txarrak. Txarrak erre eta onak eskatu, hau da ilunabarreko su honekin lortu nahi duguna ea lortzen dugun. Sardina pila bat jan ondoren Aranburu atarian egin genuen su honetan eta traste zaharrekin batera batera gure sentipen txarrak.
|
.. San Juan bezperan edo udako solstizio egunean,ohitura da sua egitea eta hemen erretzea urtean izan ditugun sentipen txarrak. Txarrak erre eta onak eskatu, hau da ilunabarreko su honekin lortu nahi duguna ea lortzen dugun. Sardina pila bat jan ondoren Aranburu atarian egin genuen su honetan eta traste zaharrekin batera batera gure sentipen txarrak.
|
Balkoiko loreontzi batean zozoak egin duen habiaren jarraipena da argazki hauetan ikusten dena. Garai batean ez nuen pentsatu ere egingo zozoak balkoian habia egingo zutenik. Baina garai hobeak dira zozoentzako eta hauek ere hiritar bihurtu dira. Egia esan, kaleko lorategietan hauek ikustea benetan zoragarria da niretzako.( 1 )
|
Erdian, Navas maisua alkateko etxe aurrean (1933)
|
Navas familiakoak Bainuetxe aurrean.
|
Eskerrik asko nire partetik, Zestoako alkateari eta udaletxeko kultura teknikariari, Placido Navasen familiarekiko izan duten jarreragatik. Famili honekin ditudan artu-emanak direla eta, nik ere egin bahit ditut ahalegin batzuek bidaia honetako ekitaldia ondo irteteko. Eskerrak baita ere Navas familiari udaletxean esku utzi dituzten idatzi eta argazkiak Aizarnako historia ezagutzeko baliagarriak izango direlakoan nago eta
|
Guda aurreko urteetan Aizarnan egon zen Placido Navas maisuak atera zituen argazki eta idatziak, Udaletxeko artxiboaren esku utzi ditu bere alabak. Placido Navas Cadiz hirían bizi eta Aizarnara destinatu zuten berau,orain bere alabak Aizarna ezagutzeko egin duen bidaia aprobetxatuaz utzi ditu Zestoan. ( Argazkian, bere alaba ikusten da kaxa alkateari eskura ematen)
|