<
Aurrekoa
|
Ekainak 19, Gipuzkoako segalari txapelketako kanporaketa ospatuko da Aizarnan. Aranburu atariko zelaia ospatuko da berau eta 11,30 tan hasiko dira lanean. Aurten lehiaketa honetara aspaldiko talderik ugariena aurkeztu da, zortzi lehiakide izango dira finalerako lekua lortu nahian. Lehiakide asko direnez bi talde osatuko dira eta taldeko bi irabaztunak izango dira finalean. Lehen taldean hauek izango dira: Iban Pardo, Arkaitz Arteaga, Julen Gabilondo eta Andoni Urrutia. Bigarrenean:Iņigo Mercader, Suharri Irazusta, Igor Esnaola y Jokin Etxeberria. Segalariak lanerako izango duten denbora ordu-erdikoa izango da. Eguraldian laguntzarekin eta leku zoragarri honetan ikuskizun politarekin gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen diren guztiak.
|
Hurrengoa
>
|