Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Azaroko albisteak irudiekin lagunduta 2025

Badirudi azaroan eguraldia ez dela batere egonkorra izan. Hasieran ego haizearekin bero handiak egin ditu eta ondoren bat-batera horrelako jauzi bat egin du eta  negura sartu gara . Beheko zelaietan elurrak ez du zuritu, baina gora asko igo gabe ikusi dugu elurra zurituta;Etumeta Santa Engrazi eta abar.20/11/2025

Badirudi azaroan eguraldia ez dela batere egonkorra izan. Hasieran ego haizearekin bero handiak egin ditu eta ondoren bat-batera horrelako jauzi bat egin du eta  negura sartu gara . Beheko zelaietan elurrak ez du zuritu, baina gora asko igo gabe ikusi dugu elurra zurituta;Etumeta Santa Engrazi eta abar.21/11/2025

San Martin egunari dagokion txerri festa ospatu eta hurrengo egunean itxi da Aranburu Landetxeko jangela. Ireki zenetik orain arte, astero ordu polit eta atseginak  igaro  ditut bertan eta niri eskerrak ematea bakarrik gelditzen zait eman didan zerbitzuagatik.

Txerri festa ( 3 )
Txerri festa ( 3 )
San Martin egunari dagokion txerri festa ospatu dugu aurten ere Aizarnako  Aranburu atarian.  Migel Angel landetxeko semea  arduratu da  parrillan erretzen eta esan behar  abilezia berezia duela gizon honek lan honetan. Honelako ohiturei eustea merezi duelakoan nago.  ( 1 )

Txerri festa ( 2 )
Txerri festa ( 2 )
  Aizarnari begira azaroko lehen egunetako argazkia.Udazken epel honen ondoren paisaia berdea ikusten da oraindik.

Gipuzkoako organoak izen buruarekin kontzertuak antolatzen dira Gipuzkoan zehar.  Beste urtetan bezala aurten  ere Aizarnan antolatu dute kontzertu hauetako bat, beraz gure organo zaharrak doinu zoragarria duenez merezi du entzutera hurbiltzeak. Eguna eta ordua irakurri argazkiko egitarauan.

  Aizarnako ondarea ezagutu eta zaintzari begira  hausnarketa bat  egiteko bilera antolatu  du Gipuzkoako foru Aldundiak eta Gordailua ondare zaintzaile elkarteak. Bilera azaroak 22. goizeko 11tan  Aizarnako elizan egingo da, beraz denak gonbidatuta gelditzen dira bertara hurbiltzeko.

Jaitsi dira aurten ere negua iristerako  goi mendietatik artaldeak. Aizarna  bailarako zelaiei begiratu eta oso berde ikusten dira, nik uste  zelai  egoki eta belartsuak aurkitu dituztela ardiak.