Eguberrietarako Aizarnako Parrokian ipini duten jaiotza.
|
Urte zahar gaueko hamabi kanpaiak jotzeko prestatzen ari ote da.
|
Akua bailaran dagoen kalbario ermitan, begira nolako jaiotza ipini duten. Ermita hau ez daukate ahaztuta bailara honetan.
|
Eskolako erakusleihoan txikiak jarri duten Olentzero honek ematen digu ongietorria Aizarnara sartzerakoan. Egun hauetan herria alaiago izaten laguntzen duenez jarrai dezatela ohitura polit honekin.
|
Egun berezi hauetan,Aizarnako kaskoa argi koloretsuekin apainduta ikusten da. (2)
|
Egun berezi hauetan, Aizarnako kaskoa argi koloretsuekin apainduta ikusten da. (1)
|
Azpimarratzekoa Iñaki Azkunek Aizarnarekiko izan duen detailea, CD formatuko azalean Aizarna lehen aipatzen den dokumentua jarri dioelako. Aizarna eta Zestoaren historia lotuta daude eta ni aizarnarra izanik eskerrik beroenak detaile honengatik.
|
Katagorriak gogor ari dira lanean, hurrak,intxaurrak,gaztainak eta abar, ,udazken aberatsa dute aurtengoa eta zuhaitzetan dituzten gordailuak ondo beteko dituzte, negua lasai pasatzeko asmoarekin.
|
Herdoilak jandako mailua kendu eta berria jartzeko neurriak hartzen. Aizarna bailarak dituen paisaia paregabeekin gozatzeko aukera izan nuen hemen goitik.
|
Zestoa eta Aizarnako historia aurkeztu du Iñaki Azkunek Udaletxeko areto nagusian. Interes handia sortu zuen aurkezpen honek eta dena jendez beteta ikusten zen aretoa, aurkezpen garaian. Historia’ 10 liburuz osatutako ikerlana da, historiaurretik 1544. urtera artekoa. CD formatuan dago salgai Iñaki Azkuneren lana, Potxolo liburu dendan eta Ekainberrin 5 eurotan. Oso interesgarria dela iruditzen zait historia gustuko duenarentzako.
|
Abenduan, era batera edo bestera gehienak Eguberriak ospatzen ditugu, egun hauetan argi berezi eta jaiotza dotoreekin apainduta ikusten dira hirietako parke eta zelaiak
|
Santa Engraziako erlojuarekin batera, orduak jotzeko duen mailua ere konpondu beharrean aurkitzen da, begira zer egoeratan dagoen. Zenbat erauntsi eta ekaitz jasan ote ditu mailu honek herdoilak honela gastatzeko.
|