Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Iraileko albisteak (2017)

	 Diktadura Frankistak azken arnasak ematen ari zen eta azken ostikoak ematerakoan erail zuten Otaegi. Bere oroimena gogoan izateko argazki hau.

Jende ugari urbildu zen Akoara Kalbario txiki egunari dagokion festara. Giroak lagundu zuen eta hurbildu ziren guztiak benetan  gozatu zuten bertako giroan murgilduta.

 Kontzejuko balkoiak duen itxura Azaroan.  Kataluinak independentzia lortzeko egin nahi duen galdeketari babesa emateko izango da seguruenik.

·	Irailak 17 Akuako jaiak. ·	 ·	9:30. Idiakaitz Txistulari Taldea baserriz baserri. ·	10:30. Akuako XII. Bira. 7.800 metro. Izena ematea, Zestoako kiroldegian edo herrikrossa.com web gunean. Inskripzioa, 5 euro. Egunean bertan dortsala jasotzerakoan bueltatuko da dirua. ·	Ondoren, asto lasterketa hasi aurretik, “Akua Txikia”, 6 eta 12 urteko umeentzat lasterketa. Asto lasterketa egiten den ibilbideari buelta bat eman beharko diote.  ·	Asto lasterketa auzotarren parte-hartzearekin. Hamaiketakoa bertaratzen diren guztientzat.

Zestoan  zahagi dantza berreskuratu dute aurtengo Amabirjinetarako. Aspaldian desagertuta  zegoen eta  Aizarnan eutsi egin diogu ohitura honi. Dantzariei begiratzen badiogu Zestoakoek formalidade handiko janzkerarekin ikusi ditugu eta dantzan ere oso serio egin dute , Aizarnakoak gai horretan zerbait xumeagoak dira  eta dantzan ere jolas gehiagorekin egiten dute. Dena den aspaldiko ohitura hau berreskuratu izana  zoriontzekoa da, jaiak asko alaitzen baititu

Zestoako zezenak ikustera  Mariñelan  bordara joan ohi  ginen  Aizarnatik. Ez da oso toki egokia berauek  ikusteko, urruti baitago  plazatik,  baina sarrerak ordaintzeko dirurik ezean konformatu egin behar. Egin begirada bat argazkiari   nola ikusten den jabetzeko. Imajinazioa landu behar.

Hilero argitaratzen dut Aizarnako kaskoan dauden etxe bizitzetako fatxada bat. Irailekoa Martinenekoa edo Estankoa deitzen dioguna da.

 Zestoako jaietarako barrerak atera ondoren euria egiten omen du beti, esaerak hala dio behintzat. Aurten egia gertatu da behintzat, barrerak atera eta zaparrada galantak egin ditu, busti gabe ez dituzte jasoko. Dena den, jaiak ondo pasatzea da  helburua eta giroak ere lagundu dezala.

Ibai-Eder urtegiak, Iraileko lehen egunean duen edukiaren % 60an dago. Naiko egokia sasoi honetarako.