Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Otsaileko albisteak irudiekin 2018

 Otsailak 18  igandea, kobaz koba  mendi lasterketaren hirugarren edizioa ospatu zen.  Zestoatik irten eta mendiko bideetan zehar ibili ziren korrikalariak sasoi galantarekin. Aizarnako bideak ere zeharkatu  zituzten eta bertako  gazte batzuk  ikusteko aukera ere  izan genuen.Eguraldia eta  bideak dena bustita zeuden eta ez zen  lokatz faltarik ikusten berauen hanketan. (Aizarnan kokatuta zegoen hornidura ikusten da argazkian)

Txapeldun bikotea.
Txapeldun bikotea.
Mus txapelketako irudia.
Mus txapelketako irudia.
  Aizarnako  Aitzbarna Elkartean  ospatu dugu aurten ere otsaileko morroi  feria egunari dagokion mus txapelketa azkarra. Aspaldiko ohitura honek baditu oraindik jarraitzaile leialak. Irabazleak: Juan Jose Aguirre eta Josu Eizagirre. Bigarren sailkatuak: Eneritz eta Mikel Lizarralde.

Txapelak.
Txapelak.
Otsailak berekin du Zestoako morroi feria eguna,baita ere  honekin lotuta dagoen Aizarnako mus  txapelketa azkarra ere. Elkarteko kidea  izan behar du  bikotekide bat gutxienez bertan parte hartzeko, orain arte ohitura hala izan da  behintzat.  Aitzbarna Elkarteak antolatzen du txapelketa hau eta  . xarma berezia duen mus txapelketa izanik ea parte hartze  ugaria izaten  duen aurtengoak ere.   Animatu¡¡¡.

Otsailak 3 San Blas egunean Aizarnako mendiak zurituta ikusi genituen. Otsailak 8 sasikoipetsu egunean ere zuri ikusten ziren mendi hauek. Enekasueta baserria ikusten da zurituta  argazkian.

Aizarnatik Santa Engraziara doan errepideak, zati malkartsuak ere baditu, zati hauetan segurtasuna bermatzeko erabiltzen diren “quitamiedos” deitzen diogun burdinazko langarik gabe dago ibilgailuentzako.  Badirudi gauzak aldatzera doazela  eta aspalditik  behar zituen “guardamiedos” hauek ezartzen ari dira errepidean ,aurrerantz lasaiago gidatzeko moduan izango gara.  Istripuak aurretik saihesteko neurri egokia benetan

Sasikoipetsu Aranburu atarian (1)
Sasikoipetsu Aranburu atarian (1)
Sasikoipetsu Aranburu atarian (2)
Sasikoipetsu Aranburu atarian (2)
Sasikoipetsu Aranburu atarian (3)
Sasikoipetsu Aranburu atarian (3)
Aspaldiko ohitura eraberrituta ospatzen dugu sasikoipetsu egunean Aizarnan.  Eraberrituta esaten dut garai batean gu ez ginelako mozorrotzen. Mozorrotuta edo ez makila puntan txingarretan erretako  hirugihar eta txorizoa, gozoak  izaten  jarraitzen dute.  Earra¡¡¡¡

Otsailak 3 San Blas eguna, neguaren bihotza dela esaten dute eta aurten ere elurra eta eguraldi euritsuak ikusi ditugu. Etumetako Bentaren itxura San Blas egunean.