Ermitarako bidea garbitzen ( 3 )
|
Santa Engraziko Bentan, Santio egunez, urte luzez ospatzen ziren festak: ermitan meza, bazkaria, erromeria eta beste hainbat ekitaldi. Gaur egun, zoritxarrez, ohitura hori galduta dago. Hala ere, ziur aski badaude oraindik egun haren oroitzapen ederrak gordetzen dituztenak, eta baita Santio eguna gogoratzeko ermitara bisita egingo duenik ere. Ermitako lagun taldeak, egun honen atarian, ermitarako bide osoa garbitu eta txukundu du. Beraz, bertara joan nahi duenak bide garbi eta atsegina aurkituko du. ( 1 )
|
Ermitarako bidea garbitzen ( 2 )
|
Santio- Santanak gainean ditugu eta egun hauetan ospatzen dituzte Arroagoian jaiak, egun hauek ospatzeko atera dute egitaraua eta ez nola nahikoa gainera lau eguneko jaiak antolatu dituzte, Bejondeiela. Ea hurbiltzeko aukera izaten dudan auzo txiki polit honetara. ( 2 )
|
Santio- Santanak gainean ditugu eta egun hauetan ospatzen dituzte Arroagoian jaiak, egun hauek ospatzeko atera dute egitaraua eta ez nola nahikoa gainera lau eguneko jaiak antolatu dituzte, Bejondeiela. Ea hurbiltzeko aukera izaten dudan auzo txiki polit honetara. ( 1 )
|
Uztaileko lehen egunetan Ibai-eder urtegiak duen egoera nahiko egokia da. Betetze mailaren % 82,60 ean dago azken lau urtekoak baino zerbait txikiagoa du, baina hala ere ez dut uste hornikuntzan arazorik izango dugunik aurtengo udan.
|
Aizarna bailarak uztaileko lehen egunean duen itxura. Eguraldi ilunarekin ateratako argazkia da, baina hala ere nabari ikusten da zelaiak duten gorritasuna azken egunetako beroak direla eta. Espero dut uztailean euriak laguntzea, bestela uda luzea izango dute baserritarrak. 1/07/2026
|
Uztailak 4 larunbata, Aizarnatik igaro da Gurutzeaga klubak antolatutako 82 kilometroko proba. Irabazlea Besa-Geminis taldeko Manex Larrañaga izan da. Argazki batzuk atera dizkiet beraiei Aizarnatik pasatzean eta hau horietako bat.
|