|
|
Santa Engraziko Bentan, Santio egunez, urte luzez ospatzen ziren festak: ermitan meza, bazkaria, erromeria eta beste hainbat ekitaldi. Gaur egun, zoritxarrez, ohitura hori galduta dago. Hala ere, ziur aski badaude oraindik egun haren oroitzapen ederrak gordetzen dituztenak, eta baita Santio eguna gogoratzeko ermitara bisita egingo duenik ere. Ermitako lagun taldeak, egun honen atarian, ermitarako bide osoa garbitu eta txukundu du. Beraz, bertara joan nahi duenak bide garbi eta atsegina aurkituko du. ( 1 )
|
Hurrengoa
>
|