Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Urtarrila 2021

 Udaletxean jarri du  Udalak 1879an kanpandorrerako erosi zuen erloju  mekanikoa.  Dorrean urte pila bat egin ondoren, Santa Engraziako erlojua zaharberritze lanetan  ibili ginen  taldekoak,  egin ditugu kokapen berrirako egokitze lanak auzo lanean. Esfera berria jarri diogu, transmisio berria  orratzak mugitzeko, pisu berriak eta  kanpai txiki bat orduak adierazteko, beste konponketa batzuen artean.  Erlojua toki paregabean  dago kokatuta, ez dago zailtasunik  zahar edo gazte izan  altxor dotore honekin gozatzeko, askorentzako zailtasuna  dorrera igotzea baita. Ez dut uste altxor hau hemen kokatzearen damurik inork izango duenik Zestoan. Hemendik gonbidapen bat luzatu denari, udaletxera bisita bat egin, erlojua ezagutu eta   bere  istorio luzeaz jabetzeko. ( Argazkian, Udaletxeko arduradun eta lan taldekoak )

Aizarnako eskola  itxi egin dute  bi ikaslek positibo eman dutelako koronabirusaren   probetan. Arazo hau dela eta  'online' jasoko dituzte eskolak, berriro ireki bitartean. 22/01/2021

Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaile  txapelketa Aizarnan.    Argazkian Luis Txapartegi eta  Kepa Peñagarikano.

Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaile  txapelketa Aizarnan.    Argazkian Udane Ostolaza 57kiloko  ingudea jasotzen.

Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaile  txapelketa Aizarnan.    Argazkian Jagoba otaegi

Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaile  txapelketak jokatu dira    Aizarnan.   Sailkapenari begiratu gabe, bi Aizarnar ikusi ditugu lehian. Txapartegi aizkoran, Peñagarikano lagun duela eta bestea Jagoba Otaegi harri jasotzen. Bi kirolari Aizarnakoak eta herri berean  ikusteko aukera izan dugu, bada zerbait herri txiki baterako. Bejondeiela¡¡¡  17/01/2021

Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaile  txapelketa Aizarnan.    Argazkian Aroa Sanchez harria jasotzen.

Urtarrilak 17. urrezko binakako aizkolari txapelketa ospatuko da Aizarnan. Baita ere urrezko harri jasotze txapelketa, zortzi arroako hiru harrirekin. Bertan Aizarnako Txapartegi aizkolaria  eta Jagoba Otaegi harri jasotzailea izango dira lehian beste kirolarien artean, Ikuslerik gabe izango da jakina, koronabirusa dela eta.

 Antxieta arkeologia taldekoak Aizarnako Atsoagureta haitzuloa miatzen ari dira egunotan, eta lehen sorpresarekin topo egin dute: hartzaren atzaparkadak aurkitu dituzte galeria nagusiaren horma batean. (Argazkia Antxieta Arkeologi  taldea)

Erlojuan kokapena-2  (Argazkia, Danbolin orri digitalean  argitaratua)

 Zestoako dorrean zegoen erloju zaharra, orain udaletxean kokatu dute. Aste honetan zehar doikuntzak eta frogak egiten ari zaizkie ordua ondo jo dezan eta erlojuari buruzko informazio panelak ere jartzekotan dira. Irudietan ikus daiteke auzolanean aritu den laukotea; Jon Egiguren, Manuel Arregi, Xanti Zabala eta Jesus Illarramendi.(Argazkia danbolin orri digitalean  argitaratua )

2021.urte hasieran egin duen  elurtean ez dago asko igo beharrik  gure zelai eta basoak , elurrak estalita ikusteko. Mutikoek jolasteko, Erregeen erregali honenetako bat  da jostailu natural hau 4/01/2021

Urte hasieran egin duen  elurteko irudiak. Enekasueta baserria  4/01/2021

Urte hasieran egin duen elurteko irudiak. Santa Engrazia ermita 4/01/2021