Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aurrekoa

Udaletxean jarri du Udalak 1879an kanpandorrerako erosi zuen erloju mekanikoa. Dorrean urte pila bat egin ondoren, Santa Engraziako erlojua zaharberritze lanetan ibili ginen taldekoak, egin ditugu kokapen berrirako egokitze lanak auzo lanean. Esfera berria jarri diogu, transmisio berria orratzak mugitzeko, pisu berriak eta kanpai txiki bat orduak adierazteko, beste konponketa batzuen artean. Erlojua toki paregabean dago kokatuta, ez dago zailtasunik zahar edo gazte izan altxor dotore honekin gozatzeko, askorentzako zailtasuna dorrera igotzea baita. Ez dut uste altxor hau hemen kokatzearen damurik inork izango duenik Zestoan. Hemendik gonbidapen bat luzatu denari, udaletxera bisita bat egin, erlojua ezagutu eta bere istorio luzeaz jabetzeko. ( Argazkian, Udaletxeko arduradun eta lan taldekoak )

Hurrengoa  >

Txikia Ertaina Haundia
Ikusi argazkia bakarrik, tamainu originalean