<
Aurrekoa
|
Mario Onaindia Burgosko prozesuan epaitu zuten ETAko kidea izateagatik, Euskadiko Ezkerraren sortzailetako bat izan zen, eta P.S.E. alderdiaren barruan sartzeko bultzagileetako bat ere bai. Gazte gaztetatik zuen politikarako grina eta Euskal Herriko politikorik handienetako bat izan dela esango nuke. Orain bere izena daraman saria Aizarnako Jesus Egiguren politikariak jaso du, bake prozesuan egin duen lan bikaina saritzeko. Merezitako errekonozimendua nire ustez. (Argazkia Diario Vasco.com )
|
Hurrengoa
>
|