<
Aurrekoa
|
Foru Aldundiak babestu eta Udaletxean laguntzekin Aizarnako ondareak ezagutzeko antolatu diren bisitaldiak eman ditu lehen pausoak. Ondare hauek Aizarnako meatzaritzaren historia luze bat erakusten dute eta esan behar aztarna hauek desagertzeko ere oso gutxi falta dutela berauen egoera ikusita. Urteetan zehar, lo zorroan dauden aztarna hauek nire ustez lehen kimuak atera dituzte eta giroak laguntzen badu seguru irtengo dutela lo zorrotik, udaberria artzak irteten duen bezala. Lehen bisitaldian ez ginen jende multzo handia elkartu, baina elkartu ginen guztiak oso interesatuta geunden historia honekin eta hasi besterik nola ez duen egin espero aurrerantz interesatuak gehitzen joatea. Aizarnako meategi hauek lotura zuzena izan zuten Zumaia inguruan “hiraulika” egiten zuten lantegiekin, gaur egun desagertzean hauek ere, gehi Ibaiñarrietako harrobiekin, hemendik “hiraulika” egiteko minerala edo marga ateratzen baitzen. Ea lotura duten lantegi hauen historia eta aztarnak agerian jartzeko baliagarri izaten diren jardunaldi hauek.
|
Hurrengoa
>
|