| < Aurrekoa |
Otsailaren hiruan San Blas eguna ospatzen da. Santu hau eztarriaren zaindaria da. Eztarria babesteko, lepoan eramateko lokarriak eta apaingarriak bedeinkatzen dira, baita janariak ere: ogia, opilak eta abar. Gogoan dut haurra nintzela eta amak bidalita, argazkian ikusten diren elikagai hauek Aizarnako elizara eramaten nituela, hauek bedeinkatu eta familiaren eztarriak babesteko. |
Hurrengoa > | |||||||||
|
|||||||||||
|
|
|||||||||||