<
Aurrekoa
|
2019-2020 ikasturtearen azken zatia erabat ez ohikoa bihurtu zaigu COVID-19ak sortu duen pandemiak eragindako osasun larrialdia dela eta. Konfinamenduan egon gara eta gaude oraindik orain, nahiz eta lehen neurri aringarriak martxan jarriak diren. Egoera honek, eta gure ardura pertsonal zein kolektiboak, arduraz jokatzera eraman gaitu eta Eskola Txikien Festaren inguruan ere erabakiak hartu beharrean egon gara. Ate joka baitugu ekainaren 14a, eta etorkizuna zer nolakoa izango den jakin ez arren, erabaki zentzudunena Eskola Txikien Festaren antolaketa lanak etetea izango dela onena pentsatu dugu. Beraz, 2020ko ekainaren 14an Aizarnan ez da Eskola Txikien Festarik ospatuko. Baina, esan bezala, antolaketa lanak etetea erabaki da, izan ere, Eskola Txikien Festa antolatu behar da Aizarnan, beraz, 2021eko ekainaren 13an izango da hurrengo Eskola Txikien Festa, Aizarnan bertan. Ordurako osasun krisi hau gainditzeko ahaleginean jarraituko dugu guztiok.
|
Hurrengoa
>
|