Jaunartzeko irudia ( 5 )
|
Jaunartzeko irudia ( 1 )
|
Jaunartzeko irudia ( 4 )
|
Jaunartzeko irudia (3 )
|
Jaunartzeko irudia ( 2 )
|
Maiatzak 21, bost haurrek lehen jaunartzea egin dute Aizarnan. Haurrentzako egun bikaina, irribartsu ikusi ditut behintzat eta etorkizunean seguru gogoan izango dutela egun hau. Ekitaldi xumea eta oso mamitsua izan da berau. Argazki batzuk lortu ditut eta irudi hauekin gogoratuko dugu Aizarnako egun biribil hau.
|
Madariagako eliza eraberritu ondoren, gaur estrainatu dute, meza eta prozesio batekin. Bertara hurbildu garenak, aukera izan dugu San Isidrori eskainita dagoen eliza txiki bezain polit hau nola eraberritu duten jakiteko. Jende ugari hurbildu da bertara eta ekitaldi polita izan da benetan. Eraberritutako erretaularen irudia.
|
Aizarnan asko ezagutzen genuen, zendu berria den Granada jatetxeko “Treku”. Orain bere semeak Azpeitiko Rallysprintaren XXII. edizioa, irabazi du, Aratz Aizpuru kopilotua ondoan duela. Balentria honekin irabazi duen txapela, aitari eskaini dio Iker Zinkunegik. Bizi izan balitz gustura izango zen aita, bere semea podiumean ikustean, baina egun honetara ez zuen iristerik izan. G.B. Argazkian aitari eskaintzen ikusten da Iker zerura begira. (Argazkia Uztarria orri digitaletik jasota dago).
|
Altxatutako pasabide rustikoa itsutura pasatzeko.Etumeta aldean ateratako argazkia.
|
Kantu bazkaria Aizarnan. Irakurri egitaraua.
|
Maiatzaren lehen eguna, langileriaren eguna ospatzen dugu eta aldarrikatzeko manifestaldi ugari ikusten dira egun honetan. 1917 garren urtean Donostian egin zen manifestaldi bateko argazki honekin omenduko dut langileriaren egun berezi hau. Gora langileriaren eguna, Argazkia Kutxateka orri digitaletik jasota dago.
|
Espiritu gaiztoetatik babesteko gurutze ugari dituen atea Aizarnan. Ate honetan belaunaldi batekoak baino gehiago ikusten dira
|