<
Aurrekoa
|
Aizarnan asko ezagutzen genuen, zendu berria den Granada jatetxeko “Treku”. Orain bere semeak Azpeitiko Rallysprintaren XXII. edizioa, irabazi du, Aratz Aizpuru kopilotua ondoan duela. Balentria honekin irabazi duen txapela, aitari eskaini dio Iker Zinkunegik. Bizi izan balitz gustura izango zen aita, bere semea podiumean ikustean, baina egun honetara ez zuen iristerik izan. G.B. Argazkian aitari eskaintzen ikusten da Iker zerura begira. (Argazkia Uztarria orri digitaletik jasota dago).
|
Hurrengoa
>
|