<
Aurrekoa
|
Guesalaga eta Aranburu abizena zuten senar emazteak joan omen ziren Aizarnatik Argentinara.Orain ondorengoak etorri dira Aizarnara bere arbasoen jaioterria ezagutzera. Aizarnan bataiatu zirela eta eliza ezagutu nahi zuten, Santa Engrazia ermita ere bai. Aizarnako historia aztertu genuen ermitarako bidean eta gailurretik gustura egon ziren bere arbasoen lurrei begira. Argazkia ere atera genuen orrirako, gero Argentinatik ikusi ahal izateko. Ondoren Zestoara joan ziren Guesalaga baserria egon zen lekua ezagutzera Eskertu zuten laguntza.
|
Hurrengoa
>
|