|
<
Aurrekoa
|
Erdoiztan jaio, bertan ezkondu eta Ariztain baserrian bizi den Inaxi Gurrutxagari omenaldia egin diote bertako festa egunean. Auzoan urte luzez lan bikaina egindako emakumea da; jaietako antolaketan nahiz ermitaren zaintzan aritu da, eta ezin uka merezitako aitortza jaso duela. Meza eman zuenak ere aipamen berezia egin zuen, urte guzti hauetan egindako lanak goraipatuz, eta txalo zaparrada handia jaso zuen bertan. Elizan jasotako beroa handia izan bazen ere, ez zen txikiagoa izan argazkian ikus daitekeen bezala lora sorta jaso zuenean. Zorionak eman besterik ez zait gelditzen, auzoaren alde egindako lan guztiak kontuan hartuta.
|
|