<
Aurrekoa
|
Gertu da Aizarnan ospatzen dugun Pazko jaia. Ekainak zortzirako dago antolatuta eta eguraldiak laguntzen badu egun borobila igarotzeko aukera paregabea dagoela esango nuke. Egitarauko argazkiak ondo irudikatzen du eguna, ekintzak bertan irakur litezke eta txahal erre honek botatzen duen usain gozoa jasotzea bakarrik falta zaio, nolako bazkaria izango den jabetzeko. Artisau postuak, aulki erakusketa, trikiti lehiaketa, txahal errea eta abar. Egun osorako ikusmira dago antolatuta, beraz gonbidapena luzatuta dago egunarekin gozatu nahi duenarentzat.
|
Hurrengoa
>
|