<
Aurrekoa
|
Aizarnako plazak itxura berria du orain. Eserleku berriak jarri ditu udaletxeak eta hesi txiki batzuekin babestu egin du haurren jolas lekua den plaza nagusia, baita ere errepidera zuzenean irteten zuen espaloia ere. Nire iritziz egoki gelditu da, ez du hesi zatar baten itxurarik eta asko babestuta gelditzen gure plaza eta era berean jar leku gehiago ditu atsedena hartzeko. Ni beldur nintzen hesiak asko desitxuratuko zuela gure plaza, baina esan beharra daukak, aldaketa ikusi ondoren asko gustatu zaidala itxura berri hau. Bi helburu lortzen dituela esango nuke plaza babestu eta itxura ere hobetu.
|
Hurrengoa
>
|