Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Iraileko albisteak irudiekin 2022

Frankismoaren azken ostikoak ziren Angel Otaegi erail zutenean, gogoan ditut egun triste haiek eta urtemuga honetan oroigarri honekin gogoratu nahi izan dut berau.28/09/2022

Urriak 7 aurrentzako zirko dibertigarria Aizarnan

Uda lehor honen eraginez,  Aizarnako zelaiak nahiko gorri eta belar gutxirekin ikusten dira Iraila erdian.  Udan jasotako belar bolak erabili behar eta honelako udak negua luzatu egiten die abeltzainei.17/09/2022

Antxieta Arkeologi taldeak argitaratzea eman duenez, AMALDA-III  Aizarnako koba zuloan aurkikuntza politak argitaratu dituzte azken indusketetan. Lehen AMALDA- I izenarekin ezagutzen dugun koba zuloan egin ziren aurkikuntza politak eta orain beste honetan ere aztarnak  azaldu dira .   Harrizko industria ugaria eta gizaki trebe haiek jaten zituzten animali ezberdinen hezur zatiak ere aurkitu dituzte. Badirudi Aizarnako malda horretan  harri industria bikaina zutela Neanderthalek 15/09/2022

Mendiko istripu batek eraman zituen Benantxio Irureta eta Beñat Arrue. Berauen oroimenez mendi martxa antolatu dute Aizarnan. Irakurri egitaraua martxa hauen  berri jakiteko.

Auzoetako jaiak igaro ondoren, orain Zestoako hiriak hartu du lekukoa. Barrera koloretsuak prest ikusten dira zekorketarako, bereziki jartzen baitituzte horretarako. Jaiak,bakean eta alaitasunean igaro ditzatela Zestoar guztiak, bertara  hurbiltzen direnekin batera.  04/09//2022

Zestoako jaietako jartzen diren barrerak euria  ekartzen omen dute. Aurtengoa  salbuespena izango da, barrerak jarrita daude baina euri izpirik ez dut ikusi, bazterrak lehor eta zelaiak gorri ikusten dira. Dena den, Ibai-eder urtegiaren edukia  maila onean dago urte sasoi honetarako, mendiak ura jaurtitzen jarraitzen dute nonbait. Urtegi honek egun duen edukiaren %74,50 ikusten da, azken urtetako handiena, beraz udazken honetan ez dut uste mozketarik ikusiko dugunik. 08/09/2022

Juan Sebastian Elkanok, munduari bira eman ondoren Getariara iritsi zen eguna jai eguna ospatzen dugu 2022 urtean. Gizon honek egin zuen balentria ez du inork zalantzan jartzen, baina bere izaera aztertzerakoan historialariak ez dira  ados jartzen. Batzuek gizon zuzena zela diote  eta besteak Espainiako Erregearen agindutan indigenen menperatzaile bezala daukate,  berauen artean egin zituen hilketak egotzita.   Egia esan, garai haietako testu ingurua eguneratzea ezinezkoa dela esango nuke, beraz bakoitzak hartu dezala bere erabakia.  Itsas ontzi hauek espeziarekin beteta etortzen ziren eta denak erositakoak  ez ziren izango, dirurik ez baitzuten eramaten horretarako, janariaz eta  armaz beteta  joaten  baitziren  ontzi hauen sotoak.  Egun paregabea gizon honen azken nahiak aipatzeko, Santa Engrazia ermitarako urrezko dukat bat utzi baitzuen. Dena den, Donostian egin omen ziren banaketak eta dukat hau Aizarnara iritsi zen dokumenturik ez da ikusten , beraz bidean galduko zen edo poltsikoren bat berotuko zuen agian.  06/09/2022