<
Aurrekoa
|
Juan Sebastian Elkanok, munduari bira eman ondoren Getariara iritsi zen eguna jai eguna ospatzen dugu 2022 urtean. Gizon honek egin zuen balentria ez du inork zalantzan jartzen, baina bere izaera aztertzerakoan historialariak ez dira ados jartzen. Batzuek gizon zuzena zela diote eta besteak Espainiako Erregearen agindutan indigenen menperatzaile bezala daukate, berauen artean egin zituen hilketak egotzita. Egia esan, garai haietako testu ingurua eguneratzea ezinezkoa dela esango nuke, beraz bakoitzak hartu dezala bere erabakia. Itsas ontzi hauek espeziarekin beteta etortzen ziren eta denak erositakoak ez ziren izango, dirurik ez baitzuten eramaten horretarako, janariaz eta armaz beteta joaten baitziren ontzi hauen sotoak. Egun paregabea gizon honen azken nahiak aipatzeko, Santa Engrazia ermitarako urrezko dukat bat utzi baitzuen. Dena den, Donostian egin omen ziren banaketak eta dukat hau Aizarnara iritsi zen dokumenturik ez da ikusten , beraz bidean galduko zen edo poltsikoren bat berotuko zuen agian. 06/09/2022
|
Hurrengoa
>
|