<
Aurrekoa
|
Luis Txapartegi Aizarnako aizkolaria laugarren sailkatu da Azpeitian ospatu den pentatloi txapelketan. Aizkolari trebea dugu, baina beste kirol batzuetan ere maila ona erakutsi duela esan beharra dago. Kirolari honek 49 urte ditu eta bost kirol hauetan erakutsi duen maila ez du edozeinek erakusten. Kirolean etenik egin gabe ikusi dut aspaldiko urteetan eta zenbat erakustaldi eman dituen Aizarna eta inguruko herrietan, ez daude errazak kontatzen. Adinean aurrera doa, baina oraindik beste urte batzuetan maila egokia erakutsiko duelakoan nago. Ea Jagoba Otaegi gazteak honen eskukoa hartzen duen eta Aizarnako kirolariak lehiatzen ikusten ditugun. Zorionak (Argazkia uztarria.eus)
|
Hurrengoa
>
|