<
Aurrekoa
|
Zestoako alkate den Mikel Arregi eta Iñaki Odriozolaren eskutik, energia berriztatzaileen kokapenen berri jaso genuen Kultur Elkartean. Berauek azaldu dutenez oraindik ez daude gehiegi zehaztuta, leku egokiak direla horretarako bakarrik erakusten omen dute Eusko jaurlaritzak azaldu dituen kokapen hauek. Kokapen hauek nahiko zalantzan jarri zituzten eta helegitea aurkeztuko zutela esan zuten Udaletxeko hautetsi hauek. Batean edo bestean trantsizio energetikoa egin nahi badugu ezinbestekoa izango da eguzki-plaka edo eolikoak erabiltzea, beste aukerarik ezean behintzat. Gaur bizi dugun garapen ekonomikoa lortzeko, energia eta teknologia izan direla oinarri ezin dugu ahaztu, beraz nik iritzi bat eman behar eta atzera ezin dugula egin esango nuke, aurrera baizik. Beti ere garapen jasangarri baten barruan natura ahal den egokien zainduaz.
|
Hurrengoa
>
|