Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Azaroko albisteak irudietan.

Azaroa amaitzerako mendi gailurrak  txapel zuria jantzi dute. Eguraldi hotza ere sentitu dugu,  negua gertu dela esan nahi du honek.

Urte askotan hartu dut parte, Behobian irten eta Donostian helmuga duen kros herrikoian. Aurtengoa  beste bat gehiago, baina adinak ez du barkatzen eta denborak luzatzen ari dira. Helmugara iristean bihotzekoak eman eta mutil  bat  hil egin zen, hau ikusteak bildur pixka bat  ematen du nire adinean.

Kursaaleko kuboan dagoen erakusketa, antzinako pilota eta pilotariei eskainita dago. Eduki ugari dago  ikusgai, argazkiak,margoak,erremintak eta abar. Madriden "Chiquita de Aizarnak" erabili zuen erraketa ere bertan dago ikusgai. Erakusketa hau Urtarrilaren bederatzian amaituko da.

Sakonetako arrokatan iraulita dagoen "MOTXO" itsasontziaren gain asko idatzi da egunkarietan. Idatzi bakarrik ez, Elorriaga hauzotik errokatara ere  joan etorri handia  ibili da itsasontzi ikusten, nik ere berdin egin nuen eta argazkiak atera ere bai.

 Ehiztariak uso zain daude Santa Engrazi inguruko puesto batean. Eguraldi polita baina aurten uso  gutxi pasa dela  esaten dute.

Urteoro bezala jatsi dira artzainak mendietatik. Eguraldi txarrari alde egin  eta larre goxoak bilatzen dituzte behean.

Udazkenean begira zer kolore hartu duen zuhaitz honek. Naturari begira ez da aspertzen hauek ikusita.

Irlandakoek eraman zuten Ipar Ameriketara Halloween ospatzeko ohitura hau,Europa zaharretik. Euskal Herrian ere gero eta gehiago ospatzen da jai hau mozorrotuta. Hildakoen espirituak itzultzen dira etxera,  kandelak piztu eta gozokiak jartzen dira leihoan asetzeko, bestela haserretu egiten omen dira.  Hau dena Irailaren batean ospatzen da  Domu Santu egunean.

 Ezagunak eta familian falta direnak oroitzen ditugu  Domu santu egunean. Orretarako hilobiak apaindu eta bisita egiten diogu. Aizarnako Hil Herria apainduta ikusten da egun orretarako.