Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Azaroko albisteak irudiekin. ( 2011 )

Aizarnako elizan dagoen organo zaharra eta entzuleak ikusten dira argazki honetan. Loreto F. Imaz organo joleak  eman zuen kontzertuan.

Aizarnako organo zaharrak dituen doinuak entzuteko aukera izan dugu organo jole aditu baten eskutik, Loreto F. Imaz organo joleak kontzertu bat eman du Azaroko azken igandean. (Argazki honetan, entzuleak ikusten dira Elizako koruan)

Altzola auzoari dagozkion baserrien izenak  ikusten dira eliza barruan dagoen  tapiz polit honetan.

San Roman egunean ospatzen dituzte jaiak Altzola auzoan, bailarako jendea hurbildu zen bertara, meza ondoren taberna atariak zuen itxura ikusten da argazkian.

Behobia eta  Donostiara  artean ospatzen den kros herrikoian jende multzo handi batek artzen du parte. Aizarnakoak ere ikusten dira bertan, hauek dira nik lortu ditudan denborak. Egiguren Egiguren Agustin   1,33,41. Egiguren Gonzales Iñaki   1,45,48. Arrue Gurrutxaga Jon  1,35,32 Otaño Aizarna Iñaki    1,59,10 Elosua Sachez Juan Mari   2,11,23 Egiguren Imaz Jon   2,16,31

Aurten Behobia San Sebastian lasterketa eguraldi ederrakin ospatu da. Beroa ordea etsai gogorra da  korrika egiteko eta beste asko bezala  ia deshidratatuta amaitu nuen. Nik nahi bezain azkar ez nintzen iritsi helmugara. Bukatu nuen eta hau zen nire helburua. ( Argazkian Zestoar bat eta bi Aizarnar)

Jaitsi dira goi mendietatik artzaiak. Argazkian  Keixetaren ardiak ikusten dira Aizarnako  zelaietan elikatzen..Aurten zelai belartsuak aurkituko dituzte, udazken paregabea egin du eta.

  Tomas Lizaso Aizarnako eliz zaina izan zen urte askotan  eta  50 urte lan honetan konplitu ondoren omenaldi bat egin zioten herritarrak. Omenaldi hau 1935.urtean egin zioten eta argazkian apaiza ikusten da erloju dotore bat  Tamas Lizasori erregalatzen. "Argazkia familia Navasek bidalitakoa da."

 Pasaia zabal eta dotore honetan,  Sorabil baserria eta inguruak ikusten dira. Benetan kolore politak ditu  argazki honek. (Juan Joxe Aguirreren argazkia )

Santu guztien eguna aukeratzen dugu gehienak hilerria bisitatzeko.Lagun, ezagun edo familikoren bat   badugu gehiago oraindik.Gaur egun lorategiak ematen dute ez dira garai baten bezain ilun eta tristeak.Aizarnakoa ere   oso polita ikusten da.