Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Azaroko albisteak irudiekin 2017

Azaroko azken egunetan mendi puntak zurituta azaldu dira. Garai polita mendian elurra ikusteko.Argazkian Izazpi mendia elurrakin.

Argazki lehiaketa Aizarnan.Helduen taldeko bigarren saritua.

Urteroko ohitura jarraituz, aurten ere Ambuko atarian txerri errea jateko aukera izango da. Ohitura hau San Martin egunari dagokio eta txerria burruntzian erreta jateko zalea denak hurbildu dadila. Azaroak 11 larunbata gogoratu.

Aizarnako kaskoan dauden etxeen Azaroko irudia. Etxezahar izenarekin ezagutzen dugu argazkian ikusten dena, nahiz eta  eskrituran  Etxeberri izan bere jatorrizko  izena.

Aspaldian baztertuta zegoen  Aizarnako proba harria plaza barrenean kokatuta ikusi dut aste bukaera honetan. Lehen ere urte askotan ezagutu dut harria  leku honetan, baina ez dakit zergatik baztertuta bezala zegoen aspaldian Gurutze Donea ermitaren atzean eta esan beharra daukat sekula ez zitzaidala gustatu  kokapen hau  harri honentzako. Ikuskizun eta lehia asko egin dira harri honekin Aizarnako plaza barrenean, hemen baitago horretarako bereziki egindako  proba lekua. Ez dakit iniziatiba hau norena izan den eta ez  ere nork garraiatu duen kokapen honetara, baina iritzi bat eman behar eta esango dut hau duela harri honek  bere leku naturala.

Argazki lehiaketa Aizarnan.Helduen taldeko lehen saritua.

Argazki lehiaketa Aizarnan. Txikien taldeko bigarren saritua.

Argazki lehiaketa Aizarnan.Txikien taldeko lehen sariduna.

San Martin egunean eta Aranburu Landetxean erretako txerria  benetan ederra zegoela esan beharra daukat.

Begiratu argazkian ze kolore dotore duen txerri honek  erretzen ari zen bitartean.

Azaroko lehen egunean Santu Guztien eguna ospatzen da. Egun honetan Kanpo Santura bisita egiteko ohiturak, jarraitu egiten du, gehienak baititugu lagun edo etxekoak hilobiratuta eta urtean behin bada ere gogoratzea egokia dela iruditzen zait. Aizarnako  Kanpo Santua txikia da baina ondo apainduta ikusten da gaur egun, lorategi bat dirudi.Nire gurasoak hemen duten betiko  atseden lekua.