Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aurrekoa

Aspaldian baztertuta zegoen Aizarnako proba harria plaza barrenean kokatuta ikusi dut aste bukaera honetan. Lehen ere urte askotan ezagutu dut harria leku honetan, baina ez dakit zergatik baztertuta bezala zegoen aspaldian Gurutze Donea ermitaren atzean eta esan beharra daukat sekula ez zitzaidala gustatu kokapen hau harri honentzako. Ikuskizun eta lehia asko egin dira harri honekin Aizarnako plaza barrenean, hemen baitago horretarako bereziki egindako proba lekua. Ez dakit iniziatiba hau norena izan den eta ez ere nork garraiatu duen kokapen honetara, baina iritzi bat eman behar eta esango dut hau duela harri honek bere leku naturala.

Hurrengoa  >

Txikia Ertaina Haundia
Ikusi argazkia bakarrik, tamainu originalean