Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aurrekoa

Apirilean ere konfinatuta etxean igaro beharko ditugu egun batzuk, martxoan igaro ditugun bezala koroa-birusa saihesteko ahaleginetan. Adituen esanetan badirudi beste aukerarik ez daukagula, birus honekin ez kutsatzeko. Egia esan nik ez dut ezagutu horrelako salbuespen egoerarik, pelikuletan bakarrik gertatzen zirela horrelakoak esango nuen egun batzuk lehenago esan bazidaten. Baina iritsitakoan sinistu dut, egia dela eta ez fikzioa. Uste genuen XXIgarren gizaldian birusak jazartzen dizkigun gaitzak erraz gaindituko genituela, baina gizakiak oraindik baditu bere arriskuak, naiz eta gizarte aurrerakoi batean bizi. Mundu globalizatu honetan gehiago oraindik, nahiz onerako edo txarrerako izan. Kaleak eta pasealekuak hutsik ikusten dira, tristura pixka bat ere ematen du honela ikusteak, baina espero gaindituko dugula epidemia maltzur hau ere. Adituen aholkua etxean gelditzea da, beraz egin diezaiegun kasu, esperientzi honekin ere zerbait ikasiko dugu eta.

Hurrengoa  >

Txikia Ertaina Haundia
Ikusi argazkia bakarrik, tamainu originalean