Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Apirila ,albisteak eta argazkiak 2020.

 Ardiak larrean direla, Endoia gainetik begiratuta ikusten den paisaia,  Arroagoia barren dela.

Kantu batek dio, nire maitia zer duzu kolore txarrak dauzkazu, kolore hoiek mudatzeko metal ura eran biar duzu. Egia bada iturri honetako  urak  balioko du horretarako,  baina  koronabirusa uxatzeko, balioko balu ederki.(Oinatz mendiko Azpilla iturria )

Koronabirusaren itxialdian ezin baidut argazkirik lortu eta artxibotik tira behar. Kizkitza inguruko pagadia udazkenean

Egun zoragarri bateko paisaia Etumeta gainetik.

  Humulus Lupulus. Lupulua  deitzen diogu, garagardoa egiteko erabiltzen da. Nire haurtzaroan Aizarnan ekoizten zen berau eta urte pila batean ezkutatuta egon ondoren, berriro landatzen hasiak dira Euskal Herriko soroetan. Orain etxeko garagardo bereziak egiteko jakina.

Apirilean ere konfinatuta   etxean igaro beharko ditugu egun batzuk, martxoan igaro ditugun bezala koroa-birusa saihesteko ahaleginetan. Adituen esanetan badirudi beste aukerarik ez daukagula, birus honekin ez kutsatzeko. Egia esan nik ez dut ezagutu horrelako salbuespen egoerarik, pelikuletan bakarrik gertatzen zirela horrelakoak esango nuen egun batzuk lehenago esan bazidaten. Baina iritsitakoan sinistu dut,  egia dela eta ez  fikzioa. Uste genuen XXIgarren gizaldian birusak jazartzen dizkigun gaitzak erraz gaindituko genituela, baina gizakiak oraindik baditu bere arriskuak, naiz eta gizarte aurrerakoi batean bizi.  Mundu globalizatu honetan  gehiago oraindik, nahiz  onerako edo txarrerako izan.  Kaleak eta pasealekuak hutsik ikusten dira, tristura pixka bat ere ematen du honela ikusteak, baina espero gaindituko dugula epidemia maltzur hau ere. Adituen aholkua etxean gelditzea da, beraz egin diezaiegun kasu,  esperientzi honekin ere  zerbait ikasiko  dugu eta.