|
Urte garai honek badu berezitasun bat biztanleen artean, herri gehienak ospatzen dutelako alegia, erlijioarekin lotura izan edo ez. Aizarnan garai hau ospatzeko argi bereziak ikusi ditut aspaldiko urtetan, egia esan ez ziren hain bitxiak, baina urte garai hau bereizi egiten zuten behintzat. Baserri eta balkoi batzuetan ikusten dira argi edo ikur bereziak, baina herriko kaskoan ez dago ezer bereizten duenik. Herri gehienak apaintzen dituzte bere kale edo kaskoak eta Aizarnan ez dakit zergatik ez den bereizi urte garai hau. Dena den berez dauka xarma kasko honek, baina bereiztea ere ez zen gaizki etorriko nire ustez.
|
Hurrengoa
>
|