Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Abenduko albisteak 2021

2020.URTEKO ARGAZKIA
2020.URTEKO ARGAZKIA
 Urte garai honek badu berezitasun bat biztanleen artean, herri gehienak ospatzen dutelako alegia, erlijioarekin lotura izan edo ez. Aizarnan garai hau ospatzeko argi bereziak ikusi ditut aspaldiko urtetan, egia esan ez ziren hain bitxiak, baina urte garai hau bereizi egiten zuten behintzat. Baserri eta balkoi batzuetan ikusten dira argi edo ikur bereziak, baina herriko kaskoan ez dago ezer bereizten duenik. Herri gehienak apaintzen dituzte bere kale edo kaskoak eta Aizarnan ez dakit zergatik ez den bereizi urte garai hau. Dena den berez dauka xarma kasko honek, baina bereiztea ere ez zen gaizki etorriko nire ustez.

Iritsi da Olentzero Aizarnara. Haurrak zain zituen herrira sartzerakoan, ilusioz betetako eguna berauentzat.  Argazkia Danbolin orri digitaletik  jasota.

2004.URTEKO ARGAZKI BATEN OROITZAPENA.
2004.URTEKO ARGAZKI BATEN OROITZAPENA.
Beti entzun genion gure amari bere  anai bat gerran zendu zela eta ez zutela  bere gorputza non lurperatu zuten jakiterik izan.. Orain memoria historikoaren legea  dela eta,  artxiboetan irakurrita jakin dugu   non lurperatu zuten,  Morellako hobi komun batean omen daude bere gorpuzkiak  lurperatuta.   Errezilgo Eperzelaita baserrikoa zen,  18 urterekin alistatu  zuten   gerra  madarikatu  horretarako   eta Teruel aldean hil zen  19 urte zituela.  Jakin-mina genuen eta berau  ase ondoren bertara hurbildu gara  lekua ezagutu eta  oroigarria bat  jartzera. Amak  ez zuen egiterik izan  eta orain  urte batzuk geroago ondorengoak egin dugu,  berak egin  nahi zuena. G.B. ( Esan behar Morella hiria Castellongo mendi tontor batean kokatzen dela eta  Teruelekin muga egiten duela.)

Azaroa aspaldiko urteetan izan den euritsuena izan omen da eta  otza  nagusitu da  azken egunetan. Aurtengo udazkenak lehen aldiz zuritu ditu mendi gailurrak eta irudi honekin sartu gara Abenduan. (Argazkian Ernio mendia ikusten da elurtuta) 1//12/2021