Aizarna.com

Herri txiki bat, denontzat

Aurrekoa

Beti entzun genion gure amari bere anai bat gerran zendu zela eta ez zutela bere gorputza non lurperatu zuten jakiterik izan.. Orain memoria historikoaren legea dela eta, artxiboetan irakurrita jakin dugu non lurperatu zuten, Morellako hobi komun batean omen daude bere gorpuzkiak lurperatuta. Errezilgo Eperzelaita baserrikoa zen, 18 urterekin alistatu zuten gerra madarikatu horretarako eta Teruel aldean hil zen 19 urte zituela. Jakin-mina genuen eta berau ase ondoren bertara hurbildu gara lekua ezagutu eta oroigarria bat jartzera. Amak ez zuen egiterik izan eta orain urte batzuk geroago ondorengoak egin dugu, berak egin nahi zuena. G.B. ( Esan behar Morella hiria Castellongo mendi tontor batean kokatzen dela eta Teruelekin muga egiten duela.)

Txikia Ertaina Haundia
Ikusi argazkia bakarrik, tamainu originalean